Aldi baterako erakusketak
Erakusketa aretoetan
Laborategian:
Erakusketa iraunkorra
2019an artzaintzaren inguruan Fermin Leizaolarekin egin den ikus-entzunezkoa aurkeztu eta erakusketan jarriko da, gai horretaz hitz egiten den atalean. Halaber, horretan sakontzeko, Aste Santuan artzaintzaren inguruko jarduerak antolatuko dira.
Second Canvas aplikazioaren garapenaren bigarren faseari ekingo diogu baita ere 2019an (lehena arte historikoarenalorrekoa izan zen), Euskal Artearen aretoko obra aukeraketa batekin, Michelin Funfazioarekin lankidetzan.
San Telmo pil-pilean bisitak 2019an ere eskainiko dira, Juan Mari Arzakekin lotutako erakusketaren harira.
Museoak jarduera programazio oso zabala eta anitza du. 2019an jarraitutasuna emango die horiei eta lanean jarraituko du neurri handi batean hori ahalbidetzen duten elkarte eta erakundeekin. Ondorengo hauek dira eskaintza horren zertzelada batzuk
Jarduerak eta proiektuak
2019an argia ikusiko du aurten martxan jarritako proiektu batek, Asier Mendizabalek egindako proposamenari jarraiki:Museo Bikoitza. Lehen edizio honetako artista gonbidatuak, Ibon Aranberrik, bere proposamena aurkeztuko du.
Erronkak lan ildoaren barruan, ohiko gaien (Giza Eskubideak, generoa, kulturartekotasuna, iraunkortasuna eta Europa) inguruan lanean segituko du museoak, baina aldi baterako bi erakusketekin lotutako jarduerak ere gehituko zaizkie: heriotza eta robotak.
Elkano zikloa 2018an abiatu zen eta 2019an ere zikloari eutsiko dio, hain zuzen ere, Juan Sebastián Elkanoren mundu biraren hasieraren urteurrena beteko den urtean. Zikloak gertakari haren testuingurua hobeto ezagutzen laguntzeko helburua du. Salbuespenak salbu, hileko lehen astearteetan adituek Elkanok munduari bira eman zion garaiko nabigazioa, gizartea, eta gaur egunera arte iritsi diren ondorioak aztertzen dituzte, ikuspuntu ezberdinetatik.
Familia tailerrak eta bisita gidatuak
Familientzako tailerrak eta haurrentzako jarduerak museoaren ildo egonkortuetako bat dira eta euren helburua da erakusketa iraunkorrean edo aldi baterako erakusketetan lantzen diren gaiak abiapuntu hartuta haurrek eta familiek, elkarrekin, sormena lantzea. Ikasturteko egitarauari jarraiki, apirilera artekoak aurkeztuak ditu museoak, eta urrian ekingo die datozen ikasturtekoei.
Bisita gidatuek erakusketetan hobeto murgiltzea eta gaien inguruko irakurketa ezberdinak ezagutzea ahalbidetzen dute. Horregatik, hiru bisita gidatu ildoei eutsiko zaie 2019an: Plus 55 Kultur Gidak, 55 urtetik gorakoentzako doako bisita gidatu programa; Zeharkako begiradak, bisita gidatu subjetiboak, eta bisita gidatu programatuak aldi baterako erakusketak ezagutzeko.