Horretarako, eta datorren ostiraletik aurrera, urriak 30, bermatu egingo da ikuskizun, kontzertu, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak 21:00etarako amaitzea. Kasu askotan, horrek esan nahi du 20:00etan hastea aurreikusita duten jarduerek beren hasiera-ordua aurreratuko dutela.
Denboraldi honetako bi kultur hitzordu bereziek (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXXI. Astea eta Literaktum jaialdia) bat egingo dute erabaki horrekin eta ordutegiak eta saioak egokitu egingo dituzte.
Sarreretako diruaren itzulketa eskatzeko aukera egongo da ekitaldia hasi arte, Donostia Kulturaren webgunean.
Aldez aurretik saldutako sarrerak erabilgarri izango dira ordutegi berrian.