Zikloa martxoaren 30ean hasi zen #DKEtxean egitarau digitalaren baitan. Lur Korta Taldeak 60 emanaldi eskaini ditu, haurrei eta publiko familiarrari zuzendutakoak. Kontalari hauek izan dira kontu-kontari: Lur Korta, Saioa Aizpurua, Izaskun Mujika, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga, Kattalin Ansorena, Bego González (Eskuaire, zeinu hizkuntzaz), Lur Usabiaga eta Ander Edo.
Maiatzaren 31an, bukaera eman zioten bi hilabeteko lanari. Ekainean ez da emanaldirik izango, baina lanean jarraituko dute uztailetik aurrera zikloari berriz ekiteko. Bien bitartean, Donostia Kulturaren Youtubeko kanalean ikus daitezke orain arteko emanaldiak.