Musikagileak Zirkuituaren musika garaikidea San Telmo Musora iritsiko da larunbat honetan, azaroak 14, Kea ahots taldeak interpretatuko duen Luis de Pabloren Zurezko Olerkiarekin. Larunbatekoa museoan egingo diren hiru kontzertuetan lehenengoa izango da. Sarrerak salgai daude dagoeneko museoko leihatilan.
San Telmo Museoa, aurten ere, Musikagileak Zirukuitoko eszenatokietako bat izango da hiru kontzerturekin. Martxan den edizio honetan, datorren asteburukoa izango da museoan egingo diren hiru kontzertuetako lehenengoa. Bertan, zirkuituak omenaldi bat egingo dio Luis de Pablori bere laurogeita hamargarren urteurrenean, 1975ean idatzitako Zurezko Olerkia berreskuratuz, bere sorkuntza karismatikoenetako bat eta txalaparta musika abangoardistaren testuinguruan erabiltzen aitzindaria izan zena. Kea Ahots taldea izango da lan esanguratsu hau interpretatuko duena, grabatu zuenetik 20 urte pasa direnean. Sarrerak gaurtik aurerra daude salgai museoan bertan, 3 eurotan.
Ondorengo bi kontzertuak abenduan eta urtarrilean egingo dira. Abenduaren 10ean, Aitor Úcar gitarra joleak musikatik abiatuta hainbat gai jorratzen dituen kontzertua eskainiko du, tartean hainbat erabateko estreinaldi ere izango direla.
Azkenik, urtarrilaren 14an Ciklus Ensemblek eskainiko duen kontzertua San Telmo Museoan ikusgai dagoen Urgullen magalean aldi baterako erakusketarekin lotuta egongo da. XVI. eta XX. mendeen bitarteko Donostia irudikatzen duten estanpa-bilduma, hiriaren fisionomiak denboran zehar izan duen bilakaera aztertzen duena. Besteak beste, egile ezberdinek erakusketa honetan oinarrituz sortutako lan berrien estreinaldia egingo dute kontzertu honetan.