Luar Na Lubre talde galiziarrak emango dio hasiera jaialdiari ostiralean, hilak 25, 20:00etan. Hamarkadaren lehenengo Done Jakueren urtea ate joka dagoela, eta 30 urteko ibilbidea egin ondoren, “Vieiras e Vieiros. Historias de Peregrinos” bere azken lana ekarriko dute Getxora. Joan den martxoan aurkeztuta, diskoaren helburua Ibilbideko 150 kilometroen soinuak jasotzea da, Ibilbideak bere doinu banda propioa baitu. Behin ere, taldeak tradiziozko eta sustraiko musikako berrikusketa gozo eta bereizgarria lortu du.
Biharamunean, larunbatean, Celtas Cortos (21:30) banda ezaguna arituko da Getxo Folken. Oraingoan, taldearen 30 urteko ibilbidea jasotzen dituen “Solo recuerdo lo bueno. De lo malo nada” bilduma-lana ekarriko digu. Folk modernokok diren erreferente horiek euren kantarik ospetsuenak birpasatuko dituzte Valladolideko musikariek, belaunaldi bateko ereserki bihurtu den eta konfinamenduan gaur egungo artistek abestutako ”20 de abril”, besteak beste.
Ordainezko eskaintza borobiltzeko, azken egunean, igandean, Oreka TX taldeak (19:00) bere azken proiektua aurkeztuko du Getxon: “Koklea”, hain zuzen ere. Harkaitz Martínez de San Vicente eta Mikel Ugarte buru dituen boskoteak azken urteetan egin duen ibilbide musikalaren emaitza islatu du disko berrian, berezko estiloan sakonduz eta lengoaia garaikidean soinu tresna organiko eta naturalak erabiliz. Getxoko publikoak, aurkezpen bereziaz gozatzeko aukera izango du, kontzertuan lehen mailako zenbait kolaboratzailek ere parte hartuko dute eta: Aziza Brahim, Mónica de Nut, Thierry Biscary eta Xabier Zeberio.
Doako saioak
Aurtengo musika-proposamenean doako bi saio ere daude. Biak Muxikebarriko Arrigunaga aretoan izango dira. Irailaren 25ean, ostiralean, Brincadeira perkusio-konpainia katalanak fusio ikuskizuna egingo du 18:00etan, eta horretan musika eta mugimendua uztartuko dituzte. Igandean, hilak 27, euskal folklorea erakusteko musika, dantza eta umorez uztartzen dituen “Transfolk” ikuskizuna izango da ikusgai eguerdiko 12:00etan. Brincadeiraren saioa ikusteko gonbidapenak dagoeneko agortu dira baina oraindik badago beste ikuskizunaz gozatzeko aukera Algorta eta Romoko Kultur Etxeetan gonbidapenak aurretik jasota.