20 urteotan bide arrakastatsua egin du Laburbirak: euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuito egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du.
Aurtengo ediziora 35 lan aurkeztu dira eta horietarik, 8 film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Orotara, 97 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak.
Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izango diren film-laburrak:
-PROSOPAGNOSIA (Ekain Martinez)
-PLAZER BAT (Sonia Estévez)
-BETIKO GAUA (Eneko Sagardoy)
-EUROPA (Ekain Irigoien)
-PENTSATZEN DUT (Karmele Mitxelena)
-HOR KONPON (Jone Arriola)
-GOODBAY KEPLER (Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño, Iraia Yarto)
- UTLANDSK (Alba Lozano)
Laburbiraren aurtengo edizioak Donostiako San Telmo Museoan martxoaren 6anegingo den aurre-estreinaldiarekin hasiko du bere ibilbidea.
Emanaldiak antolatzeko eskaerak
Laburbira edozein herritan antolatu daiteke, eta elkarte zein udalen izen-ematea zabalik dago webgunean otsaila amaiera arte. Bertan aukeratu dezakete antolatzaileek martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean zein egunetan eta non antolatu nahi duten emanaldia. Horretaz gain, sortzaile eta ikusleen arteko harremana erraztu eta sendotu asmoz, zuzendariekin solasaldiak antolatzeko aukera ere badago proiekzioaren barruan.
Harremanetarako:
Taupa, Euskaltzaleen Mugimendua 747 488 613
kultura@taupamugimendua.eus