ZINEMA
Testua: Kmon

FANT 2025
Fant
FANT
Fant Festival de Cine Fantástico de Bilbao 2025
2025-04-11
Bilboko Udalak antolatutako FANT Zinemaldi Fantastikoak 31. edizioa egingo du maiatzaren 2tik 10era. Jaialdiaren antolatzaileek Alice Lowe aktore, zuzendari eta gidoilari britainiarrari emango diote Fantasiazko Izarra saria, Zinemaldiko sari nagusia, hain zuzen ere.
Fant jaialdiaren 2025eko edizioak zinema fantastikoaren generoko beste profesional ospetsu batzuk ere omenduko ditu. Horrela, Fantrobia Saria Enrique Buleo zuzendariari emango diote, ‘Bodegón con fantasmas’ (2024) eta ‘Las visitantes’ (2022) film laburren egilea. Gainera, Daniel Monzonek eta Saturnino Garciak ere jasoko dute Ohorezko FANT Saria.
 

Monzon kazetaria, zinema-kritikaria eta zinema-zuzendaria da. Orain arte zazpi film egin ditu, eta horietako lehena, ‘El corazón del guerrero’, edizio honetan proiektatuko da. Bestalde, García aktore leondarra da jaiotzez, baina euskalduna adopzioz, eta, besteak beste, gizonezko aktore berri onenaren Goya saria jaso zuen, ‘Justino, un asesino de la tercera edad’ filmagatik.

Alice Lowek jasoko du fantasiazko Izar Saria, eta genero horretako emakume ezagunenetakoa da. Bere film luze berriena “Timestalker” da, Sitgeseko Zinemaldian estreinatua. Hala ere, jende askok ezagutzen du Black Mirror eta Darkplace telesailetan egindako lanagatik.

Ohi denez, jaialdiaren egoitzak Campos Eliseos Antzokia, Azkuna Zentroa - Golem Alhóndiga zinemak eta BBK Aretoa izango dira.

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
FANT
Fant-Bilboko Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 3tik 11ra izango da. 30. edizioan, zikloak Pedro Olea eta Lamberto Bava zinemag... (gehiago irakurri)
FANT
Bilboko Udalak antolatutako Zinemaldi Fantastikoa–FANTen 28. edizioa egingo da maiatzaren 6tik 14ra. Zikloak 47 saio eskainik... (gehiago irakurri)
FANT
Bilboko Udalak antolatzen duen Fant Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 7tik 16ra egingo da aurten. Ohiko lehiaketaz gain, Bong ... (gehiago irakurri)
FANT
Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, 10.593 ikus-entzulerekin itxi du bere 24. edizioa, hau da, 2017an, Bilboko Udalak an... (gehiago irakurri)
FANT
Zinemaldi Fantastikoko (Fant) atal ofizialak inoiz baino film luze gehiago hartuko du aurten, 16 hain zuzen ere. Lehenbiziko ... (gehiago irakurri)
Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 5etik 13ra egingo da. Edizio honetan Belen Rueda aktoreak jasoko du Fantastikoa... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago