ARTE ESZENIKOAK
Testua: Fant

FANT 2018
Fant
Bilboko Zinemanaldi Fantastikoak ia 10.600 ikuslerekin itxi du 24. edizioa
2018-05-15
Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, 10.593 ikus-entzulerekin itxi du bere 24. edizioa, hau da, 2017an, Bilboko Udalak antolatzen duen zinemaldiaren historian orain arteko ikus-entzule gehieneko urtean, baino %6 gehiago. Zinemaldiak zazpi urte daramatza etengabe hazten, programatutako zine orduei dagokienez zein aretoetara doan ikus-entzule kopuruari dagokionez.

Programatutako 50 emanaldi baino gehiagoetatik, aretoa beteta zegoela zioen kartela jarri behar izan zen Sekzio Ofizialeko Rainer Sameten “November” film luzean eta Paul Urkijo FANTROBIA 2018 saridunaren lehenengo flim luzea den “Errementari” lanaren emanaldi berezian. Horrez gain, Sekzio Ofizialeko “The Endless” eta “Matar a Dios” filmetan eta nazioarteko film laburren saioan ikus-entzule kopurua areto osoaren %90 ingurukoa izan zen

Azpimarratzekoa da Campos Antzokiko inaugurazio ekitaldiak eta lehiaketara aurkeztutako euskal film laburren proiekzioak izan duten harrera bikaina. Horrez gain, 920 pertsona joan ziren Pre-FANTeko emanaldietara, zinemaldiaren aurreko astean, eta 1.520 ikasle hurbildu ziren FANTEskola saioetara.

Edizio honetan lehen aldiz Ikus-entzuleen Saria eman da, eta Issa Lópezen, “Tigers are not Afraid” film luzeak lortu du, aretoan 4,46ko puntuazioa lortuz (5etik). Azkenik, 1.200 pertsona jaso dituen doako sarrerako 2. aretoak batez besteko okupazio maila ona lortu du, %65era helduz Tobe Hooperren eta George A. Romeroren klasikoen emanaldietan. Panorama Fantastikoa Sekzioko emanaldietara joandako jende kopuruak ere gora egin du aurtengo edizioan, %60 inguruko batez besteko okupazioarekin.

ZINEGILEAK

Beste urte batez generoaren zaleek zinegileengana hurbiltzeko eta emanaldiak komentatzeko aukera izan dute, hauek Sekzio Ofizialean lehiatu diren euren filmak aurkeztera etorri baitira: Issa López, Albert Pintó eta Caye Casas, Justin Benson eta Aaron Moorhead, Karl R. Hearne, Marc Martínez, Maurice Haeems eta Lucio A. Rojas. Horrez gain, Panorama Fantastikoa Sekzioko egileak ere egon dira, Andrés Goteira, Norberto Ramos, edo Marcelo Schapces, besteak beste.

Inaugurazio jardunaldian, FANT 24k, 2018ko FANTastikoaren Izarra saria eskuratu duen Joe Dante zinegile estatu batuarraren bisita jaso zuen. Ohikoa denez, edizio honetan, FANT Laburrean sekzioan eta emanaldi paraleloetan parte hartu duten euskal zinegileak ere igaro dira zinemalditik.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
FANT
Fant-Bilboko Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 3tik 11ra izango da. 30. edizioan, zikloak Pedro Olea eta Lamberto Bava zinemag... (gehiago irakurri)
FANT
Bilboko Udalak antolatutako Zinemaldi Fantastikoa–FANTen 28. edizioa egingo da maiatzaren 6tik 14ra. Zikloak 47 saio eskainik... (gehiago irakurri)
FANT
Bilboko Udalak antolatzen duen Fant Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 7tik 16ra egingo da aurten. Ohiko lehiaketaz gain, Bong ... (gehiago irakurri)
FANT
Zinemaldi Fantastikoko (Fant) atal ofizialak inoiz baino film luze gehiago hartuko du aurten, 16 hain zuzen ere. Lehenbiziko ... (gehiago irakurri)
Confines
GETXO KULTURA
Ados Teatroaren ‘Las ciegas hormigas’ irakurketa antzeztua eta Pablo Viarren ‘Confines’ antzerki muntaia irailean eta urrian ... (gehiago irakurri)
KALEALDIA
Bilboko Kalealdia Antzerki eta Arteen Jaialdiak 25. edizioa beteko du aurten. Uztailaren 1etik 6ra bitartean, hiriko kale eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago