Inaugurazio-egunean, jaialdiak Ohorezko Fant sariak emango dizkie Javier Botet aktoreari (la niña Medeiros”, REC filmean, 2007an grabatua) eta Portugaleteko Iván Miñambres-i (UniKoren zuzendaria, ikus-entzunezko animazioaren sektorean espezializatutako ekoizpen-etxea). Hilaren 10ean, amaiera-ekitaldian, Olea eta Bavaren txanda izango da. Fantasiazko Izarra saria jasoko dute, Fant-ek emandako sari nagusia.
FANTen lehiaketako Sail Ofiziala bere programazio anitz eta potoloagatik nabarmentzen da. Hautatutako 18 filmak Azkuna Zentroko auditorioan eta Golem Alhóndiga zinemetan proiektatuko dira.
Jaialdian euskararen presentzia nabarmena izango da, 11 film luzek azpititulu elebidunak izango baitituzte. Gauza bera gertatuko da film laburren hiru ataletan. Gainera, generoaren bi film klasiko proiektatuko dira: ‘Matrix’ (1999) eta ‘El arte de morir’ (2000).