Lola Horcajo Calixto eta Juan José Fernández Beobide ditu komisario erakusketak, eta Gipuzkoako hiriburuaren historian izan den hirigintzako aldaketarik handiena erakusten du, urte haietan itsasoari eta itsasadarrari lurra irabazi baitzien. Garai hartan, Donostiak aurrerapen handiak egin zituen herritarren bizimodua hobetzeko, hala nola trenbidea, gasa, ur korrontea, tranbia edo elektrizitatea.
Irudiek erakusten dute, halaber, fabrikak, dendak eta turismoaren industria berria ireki zirela. Lanpostu berriak sortu zituzten, baita emakumeentzat ere.