ARTEA
Testua: Koldo Mitxelena Kulturunea

SAN SEBASTIÁN (JAVIER ARAMBURU)
Koldo Mitxelena Kulturunea
Javier Aramburuk Sebastian Doneari eskainitako obra berria aurkezten du Koldo Mitxelenan
2017-01-25
Javier Aramburuk obra bakar bateko erakusketa egingo du urtarrilaren 24tik martxoaren 4ra bitartean. Olio-pintura horrekin Sebastian Donearen figura berraztertu eta pinturaren historian gehien irudikatu den irudietako baten garaikidetasuna azpimarratzera dator, zeren eta, Donostia hiriari izena ematen dion gizona, bere ideiak defendatzeagatik hil baitzen. Aukera egin behar izan zuen bere ideiei uko egitearen edo hiltzearen artean, eta berak ideiei iruzurrik ez egitea aukeratu zuen. Gertaera hori III. mendekoa da baina hogei mende beranduago ere antzeko menderatze modu berriak errepikatu dira gure garaian eta gure herrian.

Errealitate etsigarri horretan jaioa da koadro hori eta bere xedea da gorazarre egitea norberaren printzipioak defendatzera ausartu direnei, nahiz eta jakin indarkeria izango dela azken uneraino erantzun bakarra. Ba al du gizakiak gehiago ematerik? Ez al da hori maitasun ekintza bat? Eta egintza horretan, ba al dezake lurreko zerbaitek edo gauza fisiko batek goragoko maila batera igo? Frantxi Lopez de Landatxe, KMko zuzendari izan denak urtarril arte, eta erakusketaren sustatzailea denak, hauxe zioen: “Done Sebastian ikusita gehien harritu ninduena da obraren egikera, zer nolako dedikazioa eta zer nolako lana erakusten duen; baina, batik bat, pinturaren indarra, diziplina artistiko gisa, izugarria da, modu gordinean adierazteko obra horrek duen garaikidetasuna. Gero datoz kontakizunaren xehetasunak. Koadro horrek mistikoengana eramaten nau. Estasiaren ikusmen horrek kezkatzen nau,  niarekin zerikusirik ez duen arrazoi justu batengatik edo ezarritako batengatik bizia eman edo galdu izanaren sentsazioaren produktu bat, agian?

 

Erakusketan beste ole txiki bat dago bere amaren irudiarekin, amari eskaini baitio erakusketa.

 

Javier Arambururen izenak (1966) ilustrazioaren eta diseinu grafikoaren mundura garamatza. Diseinatzaile modura egin duen ibilbidea jarraitu dutenek diote joera aldakorra izan duela, beti desberdina baina beti zehatza. Pintore gisa, Aramburuk, marrazkigintzaren eta pinturaren printzipioen alde egiten du, ondare galkorra uzten tematutako garai honetan ere. Bere obrarekin bakarrik egiten du hori, eta ez du hari buruz ezer adierazten: “Historiak erakusten digu, zerbait adieraztekotan, obra berak adierazi behar duela eta ez obraren egileak”, dio Aramburuk. Erakusketa horren komisarioak, Alvaro Machinbarrenak dio atsegin handiz lagundu duela erakusketa hori prestatzen, benetan miresten duen artista baten lana erakustea posible izan delako.

 

Informazio gehiago, hemen: http://www.javieraramburu.es

 

 

 

Javier Aramburuk Sebastian Doneari eskainitako obra berria aurkezten du Koldo Mitxelenan
Javier Aramburuk Sebastian Doneari eskainitako obra berria aurkezten du Koldo Mitxelenan

Segur aski asko interesatuko zaizu...
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Alauda Ruiz de Azúa (Cinco lobitos) eta Carlota Pereda (Cerdita) izango dira protagonistak, biak ala biak Goya baten irabazle... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
'Aurrera Eginez-Progresando' argazki-erakusketa izango da ikusgai Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, maiatzaren 13tik uz... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Koldo Mitxelena Kulturuneak 'Bestea naiz' erakusketa kolektiboa hartuko du urtarrilaren 12ra arte, emigrazioren gaia abiapunt... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Gure historiari buruz ezagutzen ez ditugun pasarteak gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu du Koldo Mitxelena Kulturuneak e... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Komikia zuzenean marraztuko dute Komikigunean Aritz Irigoien, Iñaki Holgado, Iñaki Martiarena ‘Mattin’ eta Maite Gurrutxaga. ... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako hitzaldia: ESO, Hego Hemisferiotik Astronomia behaketarako Europar Erakundea, ELT (E... (gehiago irakurri)
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Korronte errepublikanoen hainbat ordezkarik 1930eko abuztuan Donostian egindako bilerari buruzko erakusketa hartu du Koldo Mi... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago