Bigarren Errepublikaren sorreran berebiziko garrantzia izan zuten gertakizunak ezagutaraztea du helburu Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren barruan garatutako Bake-ituna proiekturen baitan kokatzen da ekimenak. Jazoera historiko hori ekarri zuen mugimendu iraultzailea koordinatu zuen Niceto Alcala-Zamora buru zuen batzorde exekutiboak, zenbait hilabete lehenago ordezkari sozialista eta errepublikanoek Donostian egindako bileraren harira sortu zenak. Horri guztiari buruzko informazio zabala biltzen du Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan ekainaren 10etik irailaren 4ra ikusgai izango den erakusketak.
Erakusketak ezohiko ikuspuntutik heltzen dio Donostiako Itunaren inguruko analisiari: Errepublikaren irudiaren feminizazioa, Antonia Merce, La Argentina-k gorpuztua. Dantzari eta koreografo espainiar-argentinarra 1936ko uztailaren 18an hil zen, Estatu-kolpearen berriak aztoratuta, Donostiara euskal dantzei buruzko erakustaldia ikusteko joan eta gutxira. Walter Benjaminek esaten digun moduan, iragana historikoki egituratzeak ez du esan nahi egia gertatu zen moduan ezagutuko dugunik, baizik eta oroipen batez jabetuko garela, arrisku-une batean argitzen denean, errekonozitzeko moduan agertzen zaigun liparrean distira egiten duen irudi gisa baino ezin baita iragana harrapatu. Orainak, beraz, atzoko itzalguneetan distirak atzemateko zeregina duen errekonozimendu-eskaner baten gisa jarduten du, erresonantzia magnetiko bat balitz bezala, azaldu du Isabel de Naveran erakusketaren komisarioak.
2016ko ekainaren 10etik irailaren 4ra
Ganbara, 3.pisua
Ordutegia: Asteartetik igandera, 10:00 - 20:00 Jai egunak barne