Durangoko Topaklown jaialdiaren zazpigarren edizioa hartuko du apirilaren 17tik 31ra bitartean. Clown munduari beren-beregi eskainitako nazioarteko zikloa da, nazioarteko artisten emanaldiak eta generoari buruzko ikastaro-eskaintza oparoa hartzen dituena. Saio batzuk doakoak dira eta herriko txoko enblematikoetan egingo dira; gainerakoak, berriz, San Agustin Kulturgunean izango dira. Arte eszenikeon adarrik ezezagunenetako bati gorazarre egiten dion ekimen honek; 2013tik, etengabe hazi da bertan parte hartzen duten ikusentzule eta ikasleen kopurua.
Topaklown-en parte hartzen duten artistek beraiek ematen dituzte ikastaroak. Hainbat herrialdetatik etorritako bost emakume eta lau gizon dira, tartean Cesar Sarachu antzezle ezaguna. Bederatzi espezialitate eskainiko dituzte, horietako bat lehen aldiz ikuskizunak saltzeko teknikei buruzkoa Nines Carrascal Escenium Artes Eszenikoen Kongresuko komisarioaren eskutik.
Soilik emanaldiez gozatzeko asmoaz hurbiltzen direnek apirilaren 18ko (osteguna) egitaraua aprobetxa dezake, bi antzezlan interesgarri doan eskainiko dituzte eta: ‘Las Polis’, Dúo Las Polis-ena (18.00, Aurora Abasolo Parkea) eta ‘The Tapas’, de Carnage Productions-ena (19.30, Ezkurdi Plaza). Egitarau osoa http://www.topaklown.com webgunean ikus daiteke.