ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

TONTOLAPIKO EGUNA 2024
San Agustin Kultur Gunea
TONTOLAPIKO EGUNA
Tontolapiko Eguna 2024, clown jaialdi handia Durangon
2024-03-24
Martxoaren 29an, Tontolapiko Egunaren hirugarren edizioa izango da Durangon. San Agustin Kultur Guneak eta Ganso & Cía konpainiaren zuzendaritza artistikoak antolatutako clown erakustaldi berezia da. Umorez betetako jaialdia doako emanaldiekin, Aste Santuko oporretan.

Tontolapiko Eguna izan zen Topaklown jaialdiaren ordezkoa. Azken hau clownaren eta umorearen eremuko erreferentzia izan zen, eta antolatzaile berak zituen. Hain zuzen ere, Ganso & Cía eta San Agustinen arteko lankidetzari esker, Durango estatuko erreferente bihurtu da clownaren munduan. Besteak beste, Bingo boluda, Noches Boludas, Gertu Fest, Tontolapiko  bera eta Maluta Gabonetako Zirkua izan da elkarlan horren emaitzak.

Edizio honetan, Tontolapiko Egunak  "Welcome & Sorry" ikuskizun berria aurrestreinatuko du. Emanaldiak Aurora Abasolo parkean eta inguruetan izango dira, edo Landako Gunean euria eginez gero.

Egitarauak doako zazpi ikuskizun eskainiko ditu eguerditik aurrera.  Jaialdia 20.30etan amaituko da, Oscar Terol umoregilearen ‘Mundos Para Lelos’ ikuskizunarekin.

 

Koilara Teatroa, “TOLONDRADOS” ikuskizunarekin - Bi emanaldi goizean, 12:00etan eta 12:30ean, eta emanaldi jarraituak arratsaldean, 17:00etatik aurrera.

Komedia zentzugabea, antzerkiaren funtsik funtsezkoenetik sortua: bi aktoreren joko erradikala eszenan, inor axolagabe uzten ez duena.

Ganso & Cía taldearen “WELCOME & SORRY” ikuskizun berriaren aurre-estreinaldia - 13:00

Antzerkia maite duten bi lagunek "Hamlet" antzeztuko dute, jatorrizkoarekiko leialtasun osoz. Dozena bat artista eta teknikariren lana egin beharra, Shakespeareren hizkuntzan antzeztea eta talenturik eta trebetasunik ez izatea eragozpen ote? 

Barbara Probst “BATH-FLOP” (Frantzia) - 18:00

Publizitatearen munduari keinu bat eginez, Bath-Flop-ek publikoa luxuzko bainuontzi baten aurkezpen harrigarrian murgiltzen du. Clown esperientzia bat performance batekin lotuta, komertzialismoaren eta hiperkontsumoaren kritika moduan, saltzaile jeloskor bat bainuontzi errebelde baten atzaparretan eroriko da.

Carol garel “RÉCITAL… EN GRÈVE” (Frantzia) - 18:30

Carolina bakarrik itzuliko da, Marie Gertrude pertsonaiarekin, gure alderik muturrekoena, subertsiboena, anarkistena eta inkonformistena erakusteko. Carolinak bere clown dimentsio gizatiarrenetik eta, batez ere, paradoxaz beterik haiengana hurbilarazten gaitu. Ikuskizun honen bidez, gure aitona-amonen abestiak berrikusiko ditu, eta beren borroken historia kontatuko digu, mundu hobean sinetsarazi zienak eta eskubide sozialak eskuratzen lagundu zizkietenak.

Companie L’Abre á vache “GOODBYE  PERSIL” (Frantzia) - 19:15

"Bi gizon Twingo gris batean, hiriko lorategi publiko batetik gertu. Gidaria, txikia, alkandora zuria eta gorbata beltza jantzita, ile beltza ukitu grisekin eta, bidaiaria, 1,90 m inguru, ile luze beltza, kolore bereko bizar luzea, eta galtza zuriak eta koadrodun alkandora jantzita". Bi anaiek 50 metroko errepide bidaia eskainiko dute.

Oscar Terol “MUNDOS PARA LELOS” - 20:30

Oscar Terolek pertsona guztioi ulergaitza zaigun mundu baten errealitatea agerian uzten du. Helburu bakar gisa egunaren amaierara iritsi ahal izatea, besteen begirada eta kritiketara ahalik eta oharkabean igaro ondoren, gure "ni tontoa" ezkutatzen saiatuz uneoro, eguneko edozein unetan ager daitekeena, gure bizitzak hondatzeko.

Antzerki eskaintzaz gain, animazioz eta foodtruck-ez gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek, familia osoari esperientzia paregabea eskainiz.

 

 

 

 

 

 

Tontolapiko Eguna 2024, clown jaialdi handia Durangon
Tontolapiko Eguna 2024, clown jaialdi handia Durangon
Tontolapiko Eguna 2024, clown jaialdi handia Durangon
Tontolapiko Eguna 2024, clown jaialdi handia Durangon
Tontolapiko Eguna 2024, clown jaialdi handia Durangon
Tontolapiko Eguna 2024, clown jaialdi handia Durangon
Tontolapiko Eguna 2024, clown jaialdi handia Durangon
Tontolapiko Eguna 2024, clown jaialdi handia Durangon
Tontolapiko Eguna 2024, clown jaialdi handia Durangon

Segur aski asko interesatuko zaizu...
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Doako 25 emanaldi eskainiko ditu ekainaren 26tik abuztuaren 28ra arte Durangoko Udalak antolatzen duen zikloaren bigarren edi... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
38 emanaldi eta kulturarekin lotutako beste 59 ekitaldi proposatzen ditu Uda Kulturaz Blai egitarauak. Durangoko Udalak 95.00... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Durango clown munduaren hiriburu bilakatuko da Aste Santuan Topaklown zikloa dela eta. Nazioarteko artisten emanaldiek eta ge... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Ohikoa denez, uda sasoia heltzearekin batera, Durangoko Udalak eta San Agustin Kultur Guneak  UDA KALEAN BIZI egitaraua aurke... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Antzerki laburreko hiru pilula aurkezten ditu San Agustin Kultur Guneak, erraz digeritzeko moduko hiru pilula, 15 eta 20 min... (gehiago irakurri)
Confines
GETXO KULTURA
Ados Teatroaren ‘Las ciegas hormigas’ irakurketa antzeztua eta Pablo Viarren ‘Confines’ antzerki muntaia irailean eta urrian ... (gehiago irakurri)
KALEALDIA
Bilboko Kalealdia Antzerki eta Arteen Jaialdiak 25. edizioa beteko du aurten. Uztailaren 1etik 6ra bitartean, hiriko kale eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago