Sei ediziotan zehar, Topaklown jaialdiak Aste Santuko egunak aprobetxatu ditu Durango clown munduaren epizentro bihurtzeko. Bost egun horietan, genero horretako artistarik onenetako batzuk aritzen dira herrian, bai emanaldiak eskaintzen eta bai bere artea ikasi nahi duten ikasleei irakasten. Baina ikusleek ere goza dezakete jaialdiaz, maila handiko ikuskizunak programatzen dira eta San Agustin Kultur Gunean eta udalerriko kale eta plazetan instalatutako agertokietan.
Aurtengo edizioari dagokionez, honako hauek dira jaialdian irakatsi eta antzeztuko duten profesionalak: Peter Shub, Pep Vila, Marta Iglesias, Carlos Sante, Dejabu Panpin Laborategia, Pablo Ibarluzea, Idoia Ruiz de Lara, Lolo Fernández eta Yolanda Bustillo. Haiek, ikasleek eta ikusleek clownaren munduko hiriburu bilakatuko dute berriz Durango.