ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

TONTOLAPIKO EGUNA 2025 (DURANGO)
San Agustin Kultur Gunea
TONTOLAPIKO EGUNA
Tontolapiko Eguna clown jaialdia - Durango
2025-04-14
Datorren apirilaren 18an, Durangok Tontolapiko Egunaren laugarren edizioa hartuko du, San Agustin Kulturguneak eta Turismo sailak antolatuta, Ganso & Cía-ren zuzendaritza artistikopean.

 

Tontolapiko Egunaren helburu nagusiak bi dira: Batetik Clown disziplina herritarren artera gerturatzea, eta, bestetik, Aste Santuko opor garaia izanik, Durangora bisitariak erakartzeko aukera sortzea. Aurten, helburu hori indartu nahian Durangoko Turismo Bulegoarekin orpoz- orpo lan egin da. Apustu honekin Durangaldeak berezko dituen mendia, gastronomia eta ondareari umorezko kultura eskaintza dibertigarria batuko zaio esperientzia borobila proposatuz.

Landako Gunearen inguruan gauzatuko da egitarau osoa, azkeneko emanaldia Plateruena Kultur Aterpean izango da. Eguraldiak lagunduko ez balu Landako Gunera bertara aldatuko da. Programazioa eguerdiko 12:00etan hasiko da eta emanaldi jarraiak izango dira iluntzeko 20:30k arte. Egitaraua:

Urtero legez programazioak atzerriko eta bertoko lanak aurkezten ditu, emanaldi guztiak doan izango dira.

 

Karrika Antzeki taldea. Durango. “PARKINGDARRAK” obra: Talde durangarrak site specific pieza sortu du aurtengo ediziorako. 25 minutuko 5 pase izango dira, lekuaren txikitasuna dela eta sarrera hartu beharko da egunean bertan informazio puntuan.

Emanaldiak 12:00etan, 13:30etan, 16:30etan, 18:00etan eta 19:30etan izango dira.

Mundo Costrini taldea. Argentina. “FRIKIS” ikuskizuna - 13:30etan. 45 minutu. www.mundocostrini.wixsite.com

 

Mundo Costrini taldeak komedia bisuala eta zirkua egiten du. Munduko 50 herrialde baino gehiagotan aritu da, bidean saria mordoa eskuratuz.

 

FRIKIS lanean komediante-bikote ero eta xelebrea ezagutuko ditugu. Magia, zirkua, kantua eta dantza biltzen dituen show harrigarria eskaintzen digute, egoera komiko bitxiz betea.

Neskak eszenatokian distira egiteko talentu naturala du, baina, galgarik gabeko zoro bat da, show-aren une bakoitza hondatzeko gai dena. Mutila berriz zorrotza eta baikorra da, eta barregarri geratzen bada ere, emazteak sortutako hondamendiei aurre egiteko gai da. Zorionez, biek argi dute: maitasunak bakarrik salbatuko ditu ikuskizun gorabeheratsu eta kaotiko honetan.

 

 

Les Enfants Sérieux. Frantzia “HAPPY APOLCALYPSE TO YOU” ikuskizuna-17:00etan. 45 minutu. https://www.lesenfantsserieux.com/

 

Les Enfants Sérieux Frantziako zirku garaikideko konpainia bat da, masta txinatarra, scratchinga eta clowna uztartzen dituena. Gai denak oso serio hartzen dituzte, gai serio eta sakonenetik zentzugabekeria zentzugabeenera. Beti ironiaz jorratuz misoginiaren historia edo teknologiaren bidezko gizakien manipulazioa bezalako gaiak sendoak.

Happy Apocalypse to you: Bi pertsonaia xelebreren istorioa kontatzen du, berezko baikortasun nekaezinari esker zailtasun guztiei aurre egiteko gai direnak, baita apokalipsiari ere. Izan ere Apokalipsia ez da egunero gertatzen! Eta hala izanda… ospatu egin behar da! Horrela, publikoa ospakizun zentzugabe batera gonbidatuko dute, ekitaldi paregabe hau antolatzeko modua aurkitzen saiatzen diren bi zeremonia-maisu burugabek gidatuta.

 

 

Cia Jimena Cavalleti. Valentzia “B.O.B.A.S” ikuskizuna-18:30etan. 45 minutu.

https://jimenacavalletti.com/

 

Jimena Cavalletik esperientzia izugarria dauka Clownaren munduan. Haren konpainiaren bilaketa artistikoaren norabidea markatzen dute hurbiltasunak, publikoarekiko harreman zuzenak, umoreak, musikak eta umorea eginez emakumeak eszenan ikustearen normalizazioak. Nazioarteko konpainia famatua da, Latinoamerikan nahiz Europa osoan lan egiten duena.

B.O.B.A.S. Banda Orquestal Benéfica de Actos Sepulcrales: Musika-talde xume batek ehorzketa- zeremoniak antolatzen ditu, baina, oraingoan, apaiza eta hildakoa ez dira iritsi. Hiru musikariak hildakoaren atzerapenean, familiarekin eta lagunekin partekatzen dute oso itxaronaldi deserosoa… eta penagarria.

Lan honek besteak beste honako sari eta aipamenak jaso ditu: IVC Sarien izendapena Kaleko Ikuskizun Onena 2023ZIRKOLIKA Sarien izendapena - 2022 eta 2023ko Palazio Ikuskizunik Onena 2023ARCA Publikoaren Saria 2023Munduko Gainerako Ikuskizunik Onena UMORE AZOKA


Segur aski asko interesatuko zaizu...
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Martxoaren 29an, Tontolapiko Egunaren hirugarren edizioa izango da Durangon. San Agustin Kultur Guneak eta Ganso & Cía konpai... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Doako 25 emanaldi eskainiko ditu ekainaren 26tik abuztuaren 28ra arte Durangoko Udalak antolatzen duen zikloaren bigarren edi... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
38 emanaldi eta kulturarekin lotutako beste 59 ekitaldi proposatzen ditu Uda Kulturaz Blai egitarauak. Durangoko Udalak 95.00... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Durango clown munduaren hiriburu bilakatuko da Aste Santuan Topaklown zikloa dela eta. Nazioarteko artisten emanaldiek eta ge... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Ohikoa denez, uda sasoia heltzearekin batera, Durangoko Udalak eta San Agustin Kultur Guneak  UDA KALEAN BIZI egitaraua aurke... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Antzerki laburreko hiru pilula aurkezten ditu San Agustin Kultur Guneak, erraz digeritzeko moduko hiru pilula, 15 eta 20 min... (gehiago irakurri)
CONSERVATORIO DE DANZA JOSÉ URUÑUELA
Matrikulatu Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioan Zentroa Gasteizen dago, eta maiatz... (gehiago irakurri)
AMURRIO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago