MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

JAVIER KRAHE
Las diez últimas
'Izugarri gustatzen zait emakumeei buruz hitz egitea'
(2014-2-10) Javier Krahek (Madril, 1944) testu satirikoak eta melodiak menderatzen dituela erakutsi du beste behin 'Las diez últimas'-en (Ingo Música, 2013), bere ibilbideko hamabosgarren albuma. Emakumeez eta kezkatzen duten kontuez buruz ari da bira honetan aurkeztuko dituen hamar kantu berrietan.

Galdera. Gaur egun inork ez du ezer oparitzen, baina zuk liburu bat oparitzen diguzu disko berriarekin batera, Paul Lafargeren ‘El derecho a la pereza’ (‘Alferkeriarako eskubidea). Zergatik?

Erantzuna. XIX. Mendeko liburua da eta orduan Paul Lafargek esan zuen lana esklabotza dela eta alferkeria aldarrikatu beharra zegoela. Ez dut uste bera hamakan etzanda egoteren aldekoa zenik, baizik eta ‘alferkeria’ norbera aberasten duten gauzak egitea dela, eta lanak ez duela horrelakorik ematen. Gaur egungo langabezia egoera eta jende asko zein txarto pasatzen ari den ikusita, sarkasmoa dela pentsa dezakezu, baina ez da. Eztabaidarako ekarpena iruditzen zait. Gainera, liburu laburra da eta beraz alferrek ez dute orrialde askorik irakurri beharrik izango.

G. Liburuaren gaia eta albumeko kantuenak erabat desberdinak dira, hauek sentimentalak baitira nagusiki. Hori pixka bat harrigarria da, ezta?

E. Kanturik ederrenak sentimentalak izan dira betidanik. Izugarri gustatzen zait emakumeei buruz hitz egitea. ‘Fuera de la Grey’ kantuan, berriz, nire jarrera erlijiosoa argitzen saiatu naiz. Kontu horiekin lotutako gai batengatik epaitu nindutenez, argi utzi nahi nuen nire jarrera.

P. Kantu horrek zera dio ‘Jainkoari agur esan nionean, lasai geratu nintzen’ (‘Cuando a Dios le dije adiós, me quedé tan tranquilo’). Horrela sentitzen zara orain?

E. Tira, esan dezagun hori guztia pasatako kontua dela dagoeneko.

G. Alferkeriarako eskubidea aldarrikatu arren, sortzaile fina zara. Badakigu bizpahiru urtean behin disko berri bat kaleratuko duzula…

E. Bai, gutxi gora behera bi urte eta erdiro. Ziur asko izango da aisialdia erabiltzen dudalako kantuak idazteko, beraz ez dut lantzat hartzen. Etekin ekonomikoak jaso arren, ez dut lanpostu batera joan beharrik, gustukoa dut egiten dudan eta nahi dudanean egiten dut. Hori da ‘lana’ deritzanarekiko desberdintasuna: nahi dudalako egiten dut, ez behar dudalako.

G. Hala ere, eszenatokia Kalbarioko Mendiarekin parekatzen duzu kantu berrietako batean…

E. Egia esan, errimatzeko izan zen hori…(barreak). Onargarri deritzot Kalbarioko Mendia deitzeari. Gainera eszenatokia goian egoten da. Baina asko gozatzen dut han.

G. Deigarria da zenbat emakumezko izen erabiltzen duzun bai disko honetan eta bai zure ibilbide osoan ere: Gabriela, Lulu, Lucrecia, Marivi…

E. Izena jartzen diet kantuei horrela errealagoak ematen dutelako, fikziozkoak izan arren.

G. Zure kantu berriek halako tonu baikorra dute, ezta?

E. Bitxia da, malenkoniatsu samarra abináis, baina ez da lehen aldia hori esaten didatena eta pozten nau nire abestiek tonu animotsua dutela entzuteak.

G. Hala ere, diskoak badu pasarte ilunik. Adibidez, abesti batean

zera diozu:  ‘¿Qué nos traerá el futuro? / Desolación y pan duro’. Horrela ikusten duzu etorkizuna?

G. Hala ere, kantu horrek melodia alaia du. Horrelako gai larriak jorratzerakoan umorea erabiltzen saiatzen naiz. Baina kezkatuta nagoela aitortzen dut. Bilobez pentsatzean zera datorkit gogora: Jaungoikoa, garai latzak datozkie hauei! Bizitza gogorra izan da beti, baina ezin dut saihestu beren etorkizunaz kezkatzea.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
LAS DIEZ ÚLTIMAS
Chao Management, S.L. (gehiago irakurri)
LAS DIEZ ÚLTIMAS
Lotsagabekeria eta umorea ditu ezinbesteko osagaitzat 1980az geroztik, su txikian, Krahe-k prestatu duen. jaki musikal eta ... (gehiago irakurri)
KMON LIVE
Makina bat kontzertu eta emanaldi bertan behera gelditu dira munduan barrena, Covid-19 koronabirusak eragindako osoasun larri... (gehiago irakurri)
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN TOLOSA BILBAO VIT...
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN TOLOSA BILBAO VIT...
Kmon
DONOSTIA KULTURA
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aurkeztu zituen Dorianek 'Futuro imbles' estudi... (gehiago irakurri)
MADRID BARCELONA TARRAGONA
DURANGOKO AZOKA
Durangoko Azoka euskal kulturaren epizentro bihurtuko da berriro ere, abenduaren 5etik 8ra egingo den 59. edizioari esker, 'H... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago