11

NÉSTOR: UN PINTOR SIMBOLISTA
Néstor: un pintor simbolista

Nabarmendutako obra programan ikusgai dagoen lanarekin lotutako hitzalida: Izenbururik gabe (1922), Ne?stor Marti?n Ferna?ndez de la Torre.

Nestor Martín-Fernández de la Torre (Las Palmas de Gran Canaria, 1887-1938) margolari kanariarraren nortasun poliedrikoak Espainiako kulturaren Zilarrezko Aroko pertsonaiarik interesgarri eta kosmopolitenetako batera garamatza. Bere obran murgilduz, ñabarduretan eta kode sekretuetan aberatsa den alegatu literarioan oinarritutako plastikaren nondik norakoak azalduko ditu Montesdeocak. Néstor aurkitzea, grimorio gisa, androginiak, kabala juduak, numerologiak, mitoak, alkimiak edo masoneriak kosmos berezi bat irudikatzeko eskua ematen dioten estetika batean murgiltzea da.

Lorca, Dalí, Alberti, Rubén Dario, Valle Inclán edo Juan Ramón Jiménezen laguna izan zen, eta haren katalogoa ez da mihisera mugatzen, eszenografo eta figurinista bikaina izan baitzen; gainera, ehunen, bitxien, altzarien eta ilustratzaileen diseinatzailea ere izan zen.

Néstorrez hitz egiteak Argentinarra, Antonia Merce (La Argentina), Conchita Supervia, Kapurthalako maharaniarra (Anita Delgado), Falla edo Gustavo Duran gogoratzea ekarriko du... Era berean, Kursaal Kasinoaren bidez Donostiarekin izan zuen harremana ere ekarriko du hizlariak baita Getariako Elkanoren monumenturako proiektua ere.

Daniel Montesdeoca, Kanaria Handiko Las Palmaseko Nestor Museoko zuzendari-gerentea da.

Oharra

Hitzaldia streaming bidez eskainiko da


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kirk Knuffke Quartet Featuring Ray Anderson Kirk Knuffke (korneta), Ray Anderson (tr... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marc Ribot Solo Marc Ribot (gitarra, ahotsa) Marc Ribot, 1954an New Jerseyn jaioa, ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Pierre de Bethmann Pierre de Bethmann (pianoa) 1965ean jaioa, Parisen hazi zen Pier... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Bojan Z Bojan Z (pianoa) Bojan Z bezalako pianista bat agertzen denean bere hizkunt... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Baptiste Trotignon Baptiste Trotignon (pianoa) Baptiste Trotignon sei urterekin has... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
1951ko abuztuan erakusketa bat egin zen San Telmo Museoan Gipuzkoako Lurralde Antolam... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Obra hau, Izenbururik gabe (1922), desagertutako Casino Kursaaleko Hall Handitik dato... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
05
Otsaila
Asteazkena
San Telmo Museoa
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago