HITZALDIAK-EZTABAIDAK

UNA MAQUETA PARA LA ORDENACIÓN DE GIPUZKOA, 1951
Una maqueta para la ordenación de Gipuzkoa, 1951

1951ko abuztuan erakusketa bat egin zen San Telmo Museoan Gipuzkoako Lurralde Antolamendu Plan berria aurkezteko. Erakusketako piezarik deigarriena formatu handiko Gipuzkoako maketa bat izan zen. Maketa horrek erreferentzia gisa balio izan zuen gero herrien plangintza egiteko. Maketa hori mugarri bat da gaur egun gure lurraldeko hirigintzaren historian. Zabalgunearen eredua agortzen eta plangintza modernoa abiatzen den unea markatzen du. Hirigintzaren maketa hartaz eta eragindako inflexio handiaz arituko da hizlaria.

Ana Azpiri Albistegui historian doktorea eta EHUko Donostiako Arkitektura Goi Eskolako irakaslea da. XVIII, XIX eta XX. mendeetako Euskal Herriko arkitektura eta hirigintza ikertu ditu. Bere ikerketen artean, hirigintzari dagokionez, bi liburu nabarmendu behar dira: Urbanismo en Bilbao, 1900-1930 (bere doktore-tesia izan zena) eta Arquitectura y Urbanismo en Hondarribia, 1890-1965.

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Trabajadoriak. Frankismoaren gatibuak Oarsoaldean dokumentalaren proiekzioa (28 min).... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Trabajadoriak. Frankismoaren gatibuak Oarsoaldean dokumentalaren proiekzioa (2015, Eu... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Gaur egungo komunikazio joera kaltegarrien aurrean, ba al dago alternatiba osasuntsua... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ukrainak auzitara eraman du Errusia nazioarteko hainbat hitzarmen urratzea leporatuta... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Migranteak iritsi bezala itzuliaraztea, pushbacks ere deituak, elementu nagusi bihurt... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Emakume fusilatuak. Oroimen absentea (59 minutu) dokumentala proiektatuko da eta ondo... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
07
Maiatza
Asteazkena
San Telmo Museoa
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago