BAPTISTE TROTIGNON
Baptiste Trotignon
Baptiste Trotignon

Baptiste Trotignon (pianoa)

Baptiste Trotignon sei urterekin hasi zen pianoa jotzen. Nerabezaroan deskubritu zituen Jazza eta inprobisazioa, eta bere kabuz aritu zen ikasten.

1998an eratu zuen bere lehenengo hirukotea, eta 26 urte zituela bi album kaleratu zituen, Fluide (2000) eta Sightseeing (2001), bere belaunaldiko pianista ikusgarri eta osatuenen artean kokatu zutenak. Ondoren, Solo (2003) eta Solo II (2005) albumak etorri ziren piano soloan, entzuleen eta kritikaren harrera bikaina jaso zutenak. Harrezkero, 14 disko grabatu ditu lider gisa, 9 kolider gisa, eta beste hainbat gonbidatu, sideman edo konpositore gisa. Munduko antzoki eta jaialdi nagusietan aritua da, zuzendari artistikoa izan da, orkestra sinfonikorako piezak konposatu ditu (Different Spaces eta L'air de rien) eta artista handiekin kolaboratu du, tartean Tom Harrell, Brad Mehldau, Mark Turner, Melody Gardot, Nicholas Angelich, Jeff Ballard, Kurt Weill, Kate Lindsey, Minino Garay, Yosvany Terry, Joe Lovano, Avishai Cohen, Ibrahim Maalouf, Camélia Jordana, Romain Leleu, Arthur Teboul, Milton Nascimento, Vincent Peirani, Michel Portal, Enrico Rava, Archie Shepp?

Bere ibilbide artistiko luzean zehar sari ugari jaso ditu: Django d'Or, Prix Django Reinhardt de l'Académie du Jazz, Victoires du Jazz Frantziako Artista Berri Onenari (2003), Sari Nagusia Martial Solal Nazioarteko Jazz Piano Lehiaketan, Urteko Konpositorea Victoires de la Musique Classique sarietan (2014), Sacem-en Sari Nagusia, Alemaniako Echo Jazz saria Instrumentista Onenari teklatuen kategorian...

Laburbilduz, Batiste Trotignon bere belaunaldiko pianista onenetakoa da, musikari erakargarria, piano soloan hizkuntza pertsonala eta intimoa garatzen diharduena, beti mugimenduan, batzuetan astiro eta meditaziora hurbilduz, eta beste batzuetan, berriz, bortiztasuna eta birtuosismo ikusgarria erakutsiz. Piano soloan ematen dituen kontzertuetan, Troitignonek konposizio propioak eta sekuentzia inprobisatu luzeak konbinatu ohi ditu, eta sarritan sartzen ditu pieza klasikoen berrinterpretazioak, Beatlesen bertsioak, Cole Porter eta Billie Holidayren estandarrak, baita ?chanson française?-ko eta Brasil, Argentina edo Kubako pieza ezagunen bat ere.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Milioika disko saldu ditu Raphael-ek (Linares, 1947), espainierazko balada erromanti... (gehiago irakurri)
BILBAO
Bulegok bere pop rock euskalduna eskaintzen jarraitzen du, publiko gaztearen gustukoa... (gehiago irakurri)
BILBAO
Marc Ribot Ceramic Dog Marc Ribot (gitarra, ahotsa), Shahzad Ismaily (baxua, elektro... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Oscar Peterson Centennial Concert John Clayton (kontrabaxua), Jeff Hamilton (bateria... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Chicuelo - Marco Mezquida: Del alma Marco Mezquida (pianoa), Juan Gómez "Chicuelo" (... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kirk Knuffke Quartet Featuring Ray Anderson Kirk Knuffke (korneta), Ray Anderson (tr... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Brad Mehldau Trio Brad Mehldau (pianoa), Jordi Rossy (bateria), Felix Moseholm (cont... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Asteazkena
San Telmo Museoa
11:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago