Goi-mailako joskuntzako, Zara eta Massimo Duttiko look desbardinak aurkezten deutsuedaz, non 2016 udaberri-uda honetako joerak eta koloreak aurkitzen diran.
Udaberrian marinel inspirazioko marrak barriro be agertzen dira, denboraldi honetan kolore desberdinetako marra oso oso handiak, marra horizontalak, zehiarrak eta bertikalak ageri agerian egongo dira. Marra bertikalak, itxura lirainduko dabe.
Parpailadun soinekoak, gardentasunak eta blusa lentzeroak denboraldi honetako “must”ak izaten jarraituko dira, ukitze sexy bat emonez.
Gris kolorea goren mailakoa da, gainera, oinarrizko kolorea danez, edozein koloregaz konbinatu daiteke. Hurrengoko looketan ikusi daitekenez, grisa eta arrosaren konbinaketa kriketena da.
Metalizatutako grisa be joera handia izango da.
Udaberri honetan lore estanpatua ez da 70.urteetako flower powerra izango, baizik eta lore txikiak eta espiritu erromantikoak.
Ontzi eskotea sorbalda irekiakaz 2016ko udaberri-udako “it”a izango da barriro be.
Zeuen jantzia aukeratu daizuen espero dot. Aholkularitzarik behar badozue, badakizue niri deitzea besterik ez dekozuela.