MODA
Testua: Ana Elías

ANA ELÍAS
Zelako armairua!
2016-11-14
Urte-sasoi bakoitzak klima aldaketa eta jantzi aldaketak dakarz. Armairu txukun bat izatea ezinbestekoa da horretarako. Zure armairua txukuntzeko 4 jarraibide emongo deutsudaz, horreekaz lekua irabaziko dozu, goizetan janzteko orduak erraztuko deutsuez arintasuna eta efikazia emonez, begi bistan izango dozuzalako arropa eta osogarri guztiak.

1.- SAILKATU
Arazoen artean nagusiena guztia nahastuta dagoala da, horrexegaitik lehendabizi arropen sailkapena egin behar dogu emoten deutsegun erabilpenaren arabera, alde batean lanerako arropa, beste alde baten asteburuetako arropa, bestean jaietako arropa, beste baten etxeko arropa eta azkenik hondartzako arropa, kirolekoa… 
Ondoren, arropa motaren arabera sailkatuko dogu, alde batetik gonak, bestetik prakak, bestetik alkandorak, kamisetak, topak, bestetik jertseak eta puntuzko jakak, bestetik jakak eta txamarrak, bestetik soinekoak, buzoak, berokiak, kapak eta beste jantzi luzeak. 
Osogarriekin jantziakaz egin dogun bardina egin beharko dogu, zapatentzako leku espezifikoa (honeek be sailkatuko dira kiroletakoak, botinak, botak, takoidun oinetakoak, zapata baxuak, sandaliak…) beste bat foulardentzat, bufandak, txanoak, eskularruak, beste bat poltsoentzako, diru-zorroentzako, haizemaileentzako eta beste tresna batzuentzako, eta beste bat lepoko, diadema, belarritako, erloju, eskumuturreko, piercing…
2.- BANANDU
Sailkapen bakoitzaren barruan ondorengo galderak egingo doguz:
Zoriontsu egiten deutsu jantzi honek? Duela gitxi erabili dozu? Azken urte honetan erabili dozu?
Jantziak bi multzoetan banandu, Bai edo Ez erantzuten dozun einean.
Erantzuna Ez bada, hurrengo galderari erantzun, zergaitik ez dozu jantzi hau erabiltzen edo zergaitik ez deutsu zoriontsu egiten?. Diseinuagatik, txiki edo haundi geratzen jatzulako, kolorea ez deutsu doteretzen edo ez jatzu gustatzen, ehundura ez da erosoa. Ez dakizu zegaz konbinatu. 
3.- ESKERTU
Eskertu Ez multzoko jantzi guztiei.
Gure gauzak alde batera iztea oso zaila danez, era erraz bat jantziari bere erabilpenagaitik eskertzea da, jantzi hori erabiliz zoriontasuna urteetan zehar emoteagaitik eskertu, jantzi horren bardina ez dozula erosiko ikasteagaitik eskertu, edo zoriontsu egiten ez deutsun jantzia liberatu beste pertsona batek erabiltzeko. Azkenik Recikletak horretarako laguntzen deutsu. 
Bai jantzi arropa multzoa.
Bakarrik desegin behar zara ordezkatu behar dozuzan jantziez eta eskertu bere erabilpen handia. 
4.- KOKATU

Kategoria bakoitzarentzat (lana, asteburua, festa, kirola, hondartza…) espazio bat antolatu ostean, guztia jantzien sailkapenagaitik eta koloreengatik kokatzea bakarrik falta da.
Armairuan jantzien sailkapen desberdinengaitik (gonak, prakak, alkandorak, jertseak, jakak, soinekoak, berokiak) kokatuko doguz eta aldi berean jantzien kolore argietatik ilunetara, estanpatuak, print… 
Azkenik, hormak apaintzeko modu dibertigarri bat osogarriak dekorazio lez erabiltzea da.
Honetan jarduten hastea espero dot eta 4 jarraibideak erabilgarriak izatea. 
Badakizu, kontaidazu zelan joan jatzun.

http://www.anaelias.com/blog/blog/Noticias/noticia/n/156

Zelako armairua!
Zelako armairua!
Zelako armairua!
Zelako armairua!
Zelako armairua!
Zelako armairua!

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Zuria eta baltzagure armairuan faltatu ezin diran koloreak dira, bere dotoretasun eta erabilpenagaitik. Baltzan eta zurian... (gehiago irakurri)
Nortasunaren Eneagramak 9 nortasun mota desbardin deskribatzen dauz. Look desbardinak aukeratu dodaz nortasun mota bakoitzare... (gehiago irakurri)
Udaberria heldu da, goizean hotz egiten dau, hala ere, eguerdian tenperatura igotzen da, horrexegaitik, egunero zalantza bard... (gehiago irakurri)
Joera barriak badagoz erakusleihoetan. Pantone Institutuko SS16ko modazko koloreak aurkeztuko deutsuedaz, diseinatzaileek kol... (gehiago irakurri)
Beherapenetan gabilz eta merkeago erosteak beharrezkoak ez diran gauzak erostera bultzatzen gaitu, hau saihesteko aholku batz... (gehiago irakurri)
Nik behintzat loeratu baino lehen erabakitzen dot datorren egunerako looka. Beste batzuk, ostera, goizean bertan erabakitzen ... (gehiago irakurri)
Urriaren 4an, domekan, “A2dB” kontzertua egon zan Bilbo Rocken KMONek bultzatuta, BLV ARTen programaren hitz-atzea izanda. G... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago