MODA
Testua: Ana Elías

ANA ELÍAS
Jantzitegia antolatu
2016-02-01
Beherapenetan gabilz eta merkeago erosteak beharrezkoak ez diran gauzak erostera bultzatzen gaitu, hau saihesteko aholku batzuk emongo deutsuedaz.

 

 

Erostera joan baino lehen, arropazaindegia barriro be antolatu. Zure armairua lehertzeko badago, baina egunero bardina erabiltzeagaitik nekatuta bazagoz, zure armairua barriro prestatzeko ordua heldu da.

 

  1. Atera ezazu guztia armairutik, eta arropa guztia probatu!!! Gogoratu zaitez zapatak eta osogarriak ataratzea.
  2. Hiru talde egin beharko dozuz; bat botatzeko, beste bat emoteko eta azkena arropazaindegirako.

Kritikoa izan beharko zara, sartzen ez jatzun arropa edo handia geratzen jatzuna emoteko taldean jarri ezazu. Orain dala urte bat erabili ez dozun arropa barrro be ondo ikuskatu, ziurrenik joerazkoa ez danez, zure neurrikoa ez danez, ez jatzulako gustetan edo txarto dagoalako ez dozu erabiliko. Zalantzarikbadekozu, fidatzen zaran bati galdetu eiozu aukeratzen laguntzeko.

  1. Zure arropazaindegia aukeratuta izanik, koloreetan eta jantzi motetan (soinekoak, gonak, alkandorak, jakak…) sailkatu ezazu.

Osogarriak ordenatuta izatea oso garrantzitsua da, look chic-ak eta desbardinak lortzeko oso erabilgarriak diralako.

  1. Lan hau egin ostean, oso gogorra baina beharrezkoa, zure armairu hondoa antolatzeko ordua heldu da. Egunero erabiltzen dozuzan jantziak dira, dotoretzen jatzuzanak, konbinagarriak diranak euren artean, eta gainera, kalitatearen eta prezioaren artean erlazio ona daukienak. Guztiok urtean birritan egin beharko geunkean lan neketsua da.

 

Armairu hondo batek hurrengokoak izan behar dauz: 4 beheko jantzi, 4 zapata mota, 2 poltsa , foular batzuk, erlojuak eta gerrikoak. Oinarrizko koloreak izan daitezala gomendatzen deutsuet, esate baterako, baltza edo zuria, lur koloreak eta urdinak. Beheko jantzi bakoitzarentzat, 3 goiko jantzi izan beharko geunkez, alkondarak, kamisetak, poloak, jertseak… Goiko jantziak, normalean, joerazkoak izango dira. Jantzi nagusi bat edo batzuk izanik (berokiak edo trenchak) kolore basikoan (baltza, grisa, camela…) nahikoa da.

Emakumeentzat soinekoak ez dira hain erraz konbinatzen, baina beharrezkoak dira gure armairu hondoan, gainera, osogarriak erabiliz look desbardinak osatuko doguz.

 

Zure Armairu Hondoa lortu ostean, behar dozuna erostera joateko ordua da.

 

Badakit lan zaila dal eta laguntza behar izanez gero, badakizu, deitu nazazu!. Zu hainbat look lortzen laguntzeko irrikitan egongo naz, zure arropazaindegia antolatzeko modu dibertigarria izango dala ziurtatzen deutsut.

 

http://www.anaelias.com/blog/blog/Noticias/noticia/n/130

 

Jantzitegia antolatu
Jantzitegia antolatu
Jantzitegia antolatu
Jantzitegia antolatu
Jantzitegia antolatu
Jantzitegia antolatu
Jantzitegia antolatu

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Zuria eta baltzagure armairuan faltatu ezin diran koloreak dira, bere dotoretasun eta erabilpenagaitik. Baltzan eta zurian... (gehiago irakurri)
Urte-sasoi bakoitzak klima aldaketa eta jantzi aldaketak dakarz. Armairu txukun bat izatea ezinbestekoa da horretarako. Zur... (gehiago irakurri)
Nortasunaren Eneagramak 9 nortasun mota desbardin deskribatzen dauz. Look desbardinak aukeratu dodaz nortasun mota bakoitzare... (gehiago irakurri)
Udaberria heldu da, goizean hotz egiten dau, hala ere, eguerdian tenperatura igotzen da, horrexegaitik, egunero zalantza bard... (gehiago irakurri)
Joera barriak badagoz erakusleihoetan. Pantone Institutuko SS16ko modazko koloreak aurkeztuko deutsuedaz, diseinatzaileek kol... (gehiago irakurri)
Nik behintzat loeratu baino lehen erabakitzen dot datorren egunerako looka. Beste batzuk, ostera, goizean bertan erabakitzen ... (gehiago irakurri)
Urriaren 4an, domekan, “A2dB” kontzertua egon zan Bilbo Rocken KMONek bultzatuta, BLV ARTen programaren hitz-atzea izanda. G... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago