MODA
Testua: Ana Elías

ANA ELÍAS
Lanerako look-a
2016-04-19
Udaberria heldu da, goizean hotz egiten dau, hala ere, eguerdian tenperatura igotzen da, horrexegaitik, egunero zalantza bardina dekogu lanerako looka aukeratzean.

 

 

Arropa errezago aukeratu daizuen look batzuk aurkeztuko deutsuedaz. Guztiok lan bardina ez dekogunez, look desbardinak aurkezten deutsuedaz zeinetan osogarri desberdinak erabiliz formalak zein arruntagoak izan daitekezan.

Kolore neutroak zuritik hasita, krema eta gris argietaraino doazan koloreak nabarmentzen dira aukeratu dodazan looketan, horreek argitasuna eta epeltasuna emoten dabe. Primeran konbinatu daikeguz kolore basikoakaz, hau da, baltza, urdin, grisa eta zuriagaz.

 

Beroki lez trencha oso egokia da, eta berton, iparraldean asko erabiltzen dogu.

 

Puntuzko konjuntoak “chic”enak dira udaberri honetan. Hori dala eta, artile-koloreko hiru piezetako konjuntoa eta soinekoa gomendatzen deutsuedaz epeltasuna emoteko.  

 

Bomber eta beltz koloreko kargu prakek osotutako konjunto satinatua zuriagaz konbinaturik, mugikortasuna eta lasaitasuna emoten deusku.

 

Artile-koloreko trencha edozein lookagaz erabili daiteke, zuriagaz alaitasuna eta argitasuna emongo deusku, kamel koloreko osogarriek soila dala iruditzea eragingo dabe.

 

Txalekoa, arropa arrrunta dana, liraintasuna eta ukitu sofistikatua emoten deutsa “outfit”ari.

 

Udaberrirako ezinbeztekoa dan beste jantzi bat kapusaia da, trench estilokoa aukeratu dot baina gris kolorean, aurten joerazkoa dan kolorea dalako baita oso errez konbinatu daitekelako be.

 

Azkenik, jeans-ak alkandora eta gorbatagaz konbinaturiko oso erabilgarria dan looka aurkezten deutsuet.

 

Udaberri egun honeetan zuen lanerako looka errezago aukeratu daizuen espero dot.

 

http://www.anaelias.com/blog/blog/Noticias/noticia/n/144

Lanerako look-a
Lanerako look-a
Lanerako look-a
Lanerako look-a
Lanerako look-a
Lanerako look-a
Lanerako look-a
Lanerako look-a

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Zuria eta baltzagure armairuan faltatu ezin diran koloreak dira, bere dotoretasun eta erabilpenagaitik. Baltzan eta zurian... (gehiago irakurri)
Urte-sasoi bakoitzak klima aldaketa eta jantzi aldaketak dakarz. Armairu txukun bat izatea ezinbestekoa da horretarako. Zur... (gehiago irakurri)
Nortasunaren Eneagramak 9 nortasun mota desbardin deskribatzen dauz. Look desbardinak aukeratu dodaz nortasun mota bakoitzare... (gehiago irakurri)
Joera barriak badagoz erakusleihoetan. Pantone Institutuko SS16ko modazko koloreak aurkeztuko deutsuedaz, diseinatzaileek kol... (gehiago irakurri)
Beherapenetan gabilz eta merkeago erosteak beharrezkoak ez diran gauzak erostera bultzatzen gaitu, hau saihesteko aholku batz... (gehiago irakurri)
Nik behintzat loeratu baino lehen erabakitzen dot datorren egunerako looka. Beste batzuk, ostera, goizean bertan erabakitzen ... (gehiago irakurri)
Urriaren 4an, domekan, “A2dB” kontzertua egon zan Bilbo Rocken KMONek bultzatuta, BLV ARTen programaren hitz-atzea izanda. G... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago