Olafur Eliasson-ek (Copenhague, Danimarka, 1967) kezka sozialak adierazi eta gogoeta sustatzeko lanabes gisa ulertzen du artea. ‘Bizitza errealean’ Tate Modern-ek (Londres) antolatutako erakusketa da, Bilboko Guggenheim Museoarekin elkarlanean eta Iberdrolaren babesarekin. Bere filosofiari fidel, gizartean puri-purian gaiei buruz hauskarketa egitera gonbidatu nahi ditu ikusleak, besteak beste klima-aldaketari buruz, bere lanean sarri islatzen den gaia hain zuzen ere.
Islandian eman zuen denboran piztu zitzaion Eliasson-i ingurumenarekiko kezka. Horrekin batera, geomeriari buruzko ikerketa eta inguruko mundua ulertzeko eta hari forma emateko moduari buruzko azterketa dira bere lanaren ardatz nagusiak. Hori guztia islatzen da erakusketa osatzen duten 30en bat artelanetan. Horien artean ‘Ur jauzia’ (Waterfall, 2019) izeneko 11 metroko altuerako pieza monumentala nabarmentzen da. Naturaren eta teknologiaren arteko lotura erakutsi nahi du horren bidez.
Erakusketa osatzen duten artelan guztiak 1990 eta 2019 artean sortutakoak dira. Instalazioak, eskultura, argazkiak eta multimedia-konposizioak dira besteak beste, eta ikusleek haiekin interaktuatzeko modua dute zenbait kasutan. Arteaz harago doan erakusketa harrigarria.