EAEko ikasleei zuzendutako udazkeneko beka-programa honek esperientzia profesionala eskaintzen du artearekin eta museoen jardunarekin zerikusia duten gaietan trebatzeko New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumeko hainbat arlotan. Praktikaldiak graduatu berri diren ikasleei zein graduaren azken urtea edo graduondoko ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendurik daude, beti ere bi baldintza hauek betetzen badituzte: EAEn jaioak izatea edo bertan bizitzea 2022eko urtarrilaren 1etik eta ingeles-maila altua izatea, ahoz nahiz idatziz. Zehazki, hauek dira izena eman dezaketenak: graduatu berri diren ikasleak (urriaren 7tik aurrera graduatutakoak), graduaren azken urtean daudenak edo graduondoko bat ikasten ari direnak. Hainbat arlotan lan egiteko aukera eskaintzen dute; horien artean daude: arte-ardura, erakusketen diseinua, hezkuntza, komunikazioa eta harreman publikoak.
Praktikaldiak irauten duen bitartean ikasleek banakako proiektu bat garatu beharko dute, bileretan parte hartuko dute eta praktikaldia egiten ari diren arloari dagozkion jarduerak bete beharko dituzte; eta esperientziaren osagarri, bisitaldiak egingo dituzte erakusketa-aretoetara, bilduma pribatuetara, enkante-etxeetara eta hiriko beste museo batzuetara.
Interesdunek Museoaren webgunean ikus ditzakete oinarriak, eta bertan eman dezakete izena apirilaren 22 arte: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/enplegua-eta-praktikak/basque-internships
Programari lotutako edozein zalantza edo galdera izanez gero, jarri Museoarekin harremanetan helbide hau erabilita: basqueinternships@guggenheim-bilbao.eus
Ikasleentzako bekak bai artista hasiberrientzako egonaldi-programa 2014ko abenduan Guggenheim Bilbao Museoak eta Solomon R. Guggenheim Foundation-ek proiektu berrien bidez bi erakundeen arteko harremana sendotzeko sinatu zuten Kudeaketa Akordioaren berritzearen parte dira