IDartek bi aukera eskaintzen dizkie Goi Mailako Ikasketetako Gradu batean sartu nahi duten ikasleei: Barne Diseinua eta Diseinu Grafikoa. Goi Mailako Hezkuntzako Heziketa Zikloetan, hiru aukera daude: animazioa, argazkilaritza eta ilustrazioa. Bost espezialitate horiek aukera egokiak dira diseinuan eta artean interesa duten ikasleentzat,entretenimenduaren, diseinu grafikoaren edo publizitatearen industrian lan egin nahi izanez gero.
IDarteko ikasketek sorkuntza eta diseinu-industrien sektorean lan egiteko gaitasuna ematen diete ikasleek. Hori errazteko, bere katalogoko espezialitate guztiak barne hartzen dituen praktika-programa zabal batean parte hartzen dute: barne diseinua (espazioen eraberritzeak, eszenografia, modelatze birtuala edo home staging), diseinu grafikoa (identitate korporatiboa, brandinga eta argitalpen-estrategia, bai inprimatutako euskarrietan, bai euskarri digitalean, eta baita ikus-entzunezkoetan ere), ilustrazioa (argitalpen-industriari eta era guztietako komunikabideei, horma-irudiei edo publizitateari aplikatutako ilustrazioak), animazioa (animazioarekin, motion graphics-ekin, bideo-jokoekin edo publizitate-iragarkiekin lotutako enpresak) eta argazkigintza (komunikabideak, dokumentazio eta artxibo fotografikoak, moda-argazkia, publizitatea, barne-arkitektura).
Ildo horretan, joan den ikasturtean, ikasleek hainbat interbentzio egin dituzte esparru publikoan, hala nola Gasteizko telefono-kabinak birdiseinatzea, dagoeneko erabiltzen ez direnak. Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioarekin batera, argazkigintzako praktikak ere egin dituzte, eta Arabako hiriburuko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren sarrerako ‘reel’-a egin dute. Gainera, zentroak IDarte Fest-a antolatu du, sektoreko profesional ezagunek parte hartzen duten heziketa-zikloa. Horrez gain, Bizkaiko Nazioarteko Arkitektura Biurtekoarekin eta Bilbao Bizkaia Design Week-ekin lankidetzan aritu da.