Omako Baso Margotua 1982an jaio zen, Ibarrola bere baserriaren inguruko pinuen gainean pintatzen hasi zenean paisaia mihise gisa erabiltzeko asmoz. Pixkanaka, giza irudiez, kurbez edo lerro zuzenez eta kolore biziko zirkuluz osatutako arte-multzoak sortu zituen, sakontasun-planoak baliatuz. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako bi ikaslek lagunduta, espazioa gero eta konplexuagoa bihurtu zen, eta, hala, 2018ra arte publikoari irekita egon zen artelana sortu zen.
Urte horretan, Bizkaiko Foru Aldundiak basoa iraunarazteko lanak hasi zituen. Basoa hondatuta zegoen, denboraren joanaren ondorioz, pinuen gaixotasun baten ondorioz eta eekintza bandaliko batzuen eraginez. Bost urtez lanean aritu ondoren, jatorrizko pinturak inguruko beste leku batera eramatea lortu da. Horretarako, guztira 800 pinu pintatu behar izan dira, 34 irudi-multzo biltzen dituztenak, besteak beste, Naielen ostadarra eta Begiak.
Birsortzeko eta kontserbatzeko ahalegin horri esker, historiako euskal artista garrantzitsuenetariko baten obra enblematikoena miretsi daiteke, Artea eta Natura izeneko korronte artistikoan sustraiak dituena, joan den mendeko 70eko hamarkadan sortua.