Getxoko Udalak, Kultur Etxearen bitartez, datorren urterako kultura-programazio proposamenak aurkezteko deialdia abian jarriko du 2020ko abenduaren 1etik 2021eko urtarrilaren 10era. Ekimen horren helburua da getxotarrek bultzatu edota eginiko proiektuen erakustea sustatu eta ahalbidetu.
Deialdia egoitza fiskala Getxon daukaten eta getxotarrek burutu, idatzi edo diseinatutako lan artistikoak ekoiztu, landu edo banatzen dituzten pertsona juridikoei zuzenduta dago. Ekimena proposamen anitzetara zabalik dago, adibidez: antzerkia, dantza, zinea, musika, umorea, haurrentzako ikuskizunak…
Proposamen guztiak Muxikebarri zentroko aretoetan edo Romo Kultur Etxeko areto nagusian programatu ahal izateko diseinatuta egon behar dira eta Kultur Etxeko teknikoek hautatuko dituzte proiektu irabazleak. Aukeratutako proiektuak Getxoko Kultur Etxean zehazten duen agertokian erakutsiko dira 2021. Urtean zehar, egoerak horrela ahalbidetzen badu.
Deialdi honi, gehienez, 100.000 euro esleituko zaizkio, osasun-egoera dela eta bertan behera geratu diren aurtengo herriko jaien baliabide ekonomikoak erabiliz. Ekimen honi buruzko informazio osoa www.getxo.eus/kulturadirulaguntzak estekan eskura dago.
Formakuntzarako laguntzak
Ekimen hau sormen kulturala bultzatu eta sektore artistikoari laguntzeko hiruko programa baten barnean dago eta aurretik abian jarri den sormen kulturalen diru-laguntzen deialdiari gehitzen zaiola. Multzo horren hirugarren deialdia laster zabalduko da eta formakuntza eta profesionalizazioa izango ditu ardatzak.