Al amanecer...seguir soñando' du izenburu talde bilbotarraren disko berriak (13.a dagoeneko). 1984tik Francis izan du buru taldeak, Berlingo kabaretaren gainetik La Palancakoak eragindako abeslaria. 1992an ospetsu bihurtu zen 'Corazón de tango' abestiarekin; haren zapore poetikoko testuei tristura eta erotismoa darizkie.
Txikizioak, promesak, damuak, hondoratzeak, agurrak, ahanztura, desioa, malkoak, sexua, samurtasuna, misterioa, jaberik gabeko txakurrak, arrain abisalak, hautsitako ispiluak, apurtutako hegoak, euria, putak, amets gastatuak, emakume atsekabetuak, bals desafinatuak… Hori guztia eta gehiago aurki daiteke Doctor Deseoren unibertso pertsonalean. Aski da begiratzea bere 13 elepetan bildutako kantuen izenburuei (azkena, ‘Al amanecer… seguir soñando’). Gauean nora ezean dabilen errepertorioa, sentimendu gordinetakoa eta gaizto samarra.
Trinkotasun liriko hori nahikoa ez balitz, talde bilbotarrak ikuskizun bilakatzen du agerraldi bakoitza, Francis Díezekiko norgehiagoka. Neurriz gaineko frontman trebatu eta kabaretari honek ikuskizuna du laket, eta grabitatearen legeari erronka botako prest dago jarraitzaile (sutsu) guztien morboa eta atsegin-gosea asetzeko asmoz. Bere kantutegia pop-rocketik harantzago kokatuta dago, disko-musika eta kutsu felliniarrak txertatzen baititu, eta zuzeneko jarduna da bere alderik sendoena. Katarsi gomendagarria.
Segur aski asko interesatuko zaizu...