Galdera. Nola sortu zen Chopinen konposizioak hirukote formatuan eta bolero erritmoan moldatzeko ideia?
Erantzuna. ‘Los boleros de Chopin’ lanaren ideia Jose LuisRuperez ekoizleak telebistarentzat prestatu zuen proposamen baten harira etorrizen. Dei egin zidan eta oinarri klasikoa izango zuen proiektu bat sortzea proposatu zidan. Chopinen piezak zituen maketa grabatu nuen eta izenburu magikohori agertu zen: ‘Los boleros de Chopin’. Lanari ekin genion eta telebistan estreinatu genuen laukote formatuan.
G. Beste urrats bat besterik ez zenuen behar disko batean grabatzeko…
E. Estudioan birsortu egin nahi nuen jatorrizkoaren antzeko formatuan. Hirukote hau Radio 3 irratiko kontzertu batean sortu zen, Eva Corte abeslariarekin batera. Izugarri atsegina da energia hori sentitu etamusikariekin konektatzen duzunean. Hirukote honek Espainia eta Kubaren artekokonexioa sortzen du, Toño Miguel (kontrabaxua) eta Georvis Pico (bateria)musikarien bitartez, eta hori ikaragarria da.
G. Kontzertuan disko honetako abestiak aurkeztuko dituzue?
E. Bai. Oso pozik nago ziklo honetara gonbidatu nautelako. Oroitzapen atseginak ditut Bilbon eman ditudan emanaldiez.
G. Chopinen musika bolero bihurtzea eta pixka bat lotsagabea?
E. Horretan datza izen buruaren gaiztakeria. Baina oso gutxik dakite Chopinek ‘Bolero’ izeneko lan bat idatzi zuela. Boleroa genero kubatareta mexikarra da, baina soinu europarrek eragina izan dute Kubako musikan. Ikertzen hasi nintzenean, bolero klasiko askok Chopinen eta beste konpositore klasiko batzuen antzeko armoniak zituztela ohartu nintzen.
G. Horren harira, pianista moduan izan zenuen heziketa klasikora itzuli zara lan honen bidez?
E. Jakina. Chopin konpositore kutuna dut. Sarri jotzen dut haren musika; haren estudioekin berotzen dut. Disko honetan lanean hasi nintzenean, musikari bidea ematea erabaki nuen. Ez nuen esan: hau txa-txa-txaedo bolero bat izango da. Ez zara inoiz erabat pozik egoten egiten duzunarekin, baina jakin badakit zintzotasunez egin dudala lan hau.
G. Fusioa esaten zaio horri, ezta?
E. Hala da. Horrelako gauzak egiteko, uztartu nahi duzun hori nondik datorren jakin behar duzu. Antzeko zerbait gertatu zen Diego ElCigalaren ‘Lagrimas Negras’ diskoarekin. Disko horretan flamenkoa eta Kubako musika nahastu zituzten. Baina Bebo Valdes fin ibili zen moldaketak egiterakoan, Espainian bizi izan denez bi generoak menderatzen dituelako. Nahasten arizarena ezagutzen baduzu eta musikari bidea ematen badiozu, ez dago inposizioriketa berez joaten da guztia. Badirudi betidanik jo dutela horrela musika hori.
G. Zer eman dio musika latindarrak jazz-ari?
E. Nire ustez, jazz-aren diskurtsoa ulertzeko bestelako ikuspuntua eman dio. Hori baliatzen dugu jazz-aren diskurtsoa garatzeko, hauda, inprobisazioa. Hitz egitean antzera jokatzen dugu, etengabe inprobisatzen baitugu eta sinonimoak bilatzen baititugu. Inprobisatzea hitz egitea bezalakoada, haur txikien antzera egin behar duzu, lehen hitzaz esanez eta beste enesanak imitatuz ikasten baitute haiek. Nolabait esateko, hizlari ona jazzlariona izan daiteke.
G. Aurten Clazz jaialdia zuzendu duzu, Madrilen eta Bartzelonan egin den jazz latindar jaialdia. Segidarik izango du ekimenak?
E. Orain arte ez genuen jazz latindarrari eskainitako jaialdirik. Hauxe zela momentua ikusi genuen, musikari ugari etortzen aribaitira Europara. Hasiera batean Bilbora eta Valentziara eraman nahi genuen jaialdia, baina ezinezkoa izan zen. Erabat ziur nago Euskal Herrian ere funtzionatuko lukeela formatuak, hor jazz kultura handia dago eta; beraz, baliteke aurrerago horra eramatea.