MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

JUDITH JÁUREGUI
Judith Jáuregui
“Musikan emozioa da garrantzitsuena”
Oraindik 30 urteak bete ez dituela, Judith Jauregui (Donostia, 1985) piano-jotzaileak hainbat herrialdetako eszenatoki garrantzitsuetan jo du, bakarka edo Euskadiko Sinfonikoa edo Venezuelako Simon Bolivar bezalako orkestrekin batera. Musikaren izarra izan daitekeen artista gaztea.

 

Galdera. Zure lehen diskoek sonoritate guztiz desberdinak biltzen dituzte: Chopin, Granados Albeniz... Gustuko duzu aniztasun hori?
Erantzuna. Bai, bai baina esan beharra dago Granados espainiar erromantiko handia dela. Gero hor daude Albeniz eta eta Falla bere aire flamenkoekin, baina musika unibertsala da. Jendeak uste du musika klasikoa unibertso itxia dela, baina hainbeste erregistro daude Bachengandik hasi gaur egun arte, makina bat gauza desberdin egin daitekeela...Aukerak agortezinak dira. Hiru bizitza ez dira nahiko dagoen guztiari heltzeko. 
G. Zelan ateratzen zaio zerbait berria hainbeste aldiz jo izan den musika bati?
E. Pieza bat zure eskuetatik igarotzen den unetik beretik, zeurea da. Mozarten sonata batetik zerbait berria irteten da jotzen duen pertsona bakoitzeko. Eszenatokian pertsona batek duen guztia ikusten da: eskuzabala, berekoia, samurra edo maitekorra ote den; beldur den edo gozatzen ari ote den. Musika bihotzeraino iritsi eta bihotzen sortzen baita. Denetarik entzuten duen 27 urteko pertsona bat naiz, Bachetik musika elektronikoraino. Mezua norbera hunkitzea eta besteak hunkiaraztea da, gizarteak musikari eman diezaiokeen edozein etiketatik haratago doan sentimenduzko lengoaia baten bidez.   
G. Azken urteotan Europako eta Ameriketako eszenatokietan jo duzu. Nola bizi izan dituzu gertatu zaizkizun gauza horiek guztiak?
E. Zoragarriak izan dira. Ilusioaren eta ikaragarrizko esker onaren arteko sentsazioarekin bizi izan ditut. Hala ere, ez dut sentitzen hau guztia bat batean iritsi denik, berezko eboluzioa izan baita. Hamabi urteko nintzela jo nuen lehen kontzertua bakarlari orkestra batekin. Eszenatoki txikiak ziren, baina auditorio handietarako urratsa ematea ez horrenbesteko aldaketa, garrantzitsuena norbaitentzat jotzea baita. 
G. Zer esango zenieke zu zauden tokiraino iritsi nahi duten musikari gazteei?
E. Beti esaten dut talentua edo berezkotasuna behar dela, barne-indarra eta egonkortasuna ematen dizun bizitza musikatik kanpo; pazientzia zure unea iritsi arte itxaroten jakiteko, konstantzia, lana, ilusioa eta bereziki egiten duzunarekiko pasioa. Pasioa izan behar duzu beti.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Oraindik 30 urteak bete ez dituela, Judith Jauregui (Donostia, 1985) piano-jotzaileak... (gehiago irakurri)
GRANADA MURCIA
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN TOLOSA BILBAO VIT...
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN TOLOSA BILBAO VIT...
Kmon
DONOSTIA KULTURA
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aurkeztu zituen Dorianek 'Futuro imbles' estudi... (gehiago irakurri)
MADRID BARCELONA TARRAGONA
DURANGOKO AZOKA
Durangoko Azoka euskal kulturaren epizentro bihurtuko da berriro ere, abenduaren 5etik 8ra egingo den 59. edizioari esker, 'H... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago