Durangoko Azokak aurtengo edizioko iragarkia aurkeztu du gaur, azaroak 6. Iragarkia Txakur Gorria sormen kolektiboak egindako kartelean oinarrituta dago, eta Landako Guneko mugimenduak irudikatzen ditu, animazioaren bidez: orrialdeak pasatzen, jendearen joan-etorria, sortzaileen sinadurak, bisitarien besarkadak... Azokako aniztasuna islatzen du, beraz.
"Sartu da / Sartu dira / Orrialdeak pasatu eta usaindu / Liburua utzi dute / Hurrengoak hartu du / Sinatuko dizut? / Tori! / Kaixo, aspaldiko! / Besarkadak / Entzun dugu / Dantzan egin du / Kontatu dit / Beste buelta bat? / DA! ASKO DIRA!".