MUSIKA
Testua: Kmon

ATLANTIKALDIA
Atlantikaldia
ATLANTIKALDIA
Agertoki berriak estreinatuko du Atlantikaldiaren zortzigarren edizioak
2021-09-08
aialdia irailaren 23tik 26ra ospatuko da. Ikuskizun eta jadueretarako gonbidapenak irailaren 17tik aurrera eskuratu ahal izango dira. Iparrorratzak lelopean, Atlantikaldiaren edizio berria hiru espazio eszenikotan lehorreratuko da. Aforo mugak direla-eta, ikuskizun eta jardueretan parte hartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena eskuratzea.

Errenteriako kultur egutegian errotutako hitzordua da, jada, Atlantikaldia. Zortzigarren edizio honetan, kultur topagune eta musika jaialdiak bere onena emango du, hilaren 23tik 26ra, pandemia egoera ezartzen dituen baldintzetara egokituta bigarren urtez. Hala adierazi dute gaur goizean Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Maite Gartzia Kultura zinegotziak, Iker Tolosa Atlantikaldiako zuzendariak, Mari Jose Telleria Gipuzkoako Aldundiko Kultura zuzendariak eta Joseba Tapia musikariak prentsa aurrean.

“Atlantikaldiak badu nortasun bat, egiteko modu bat. Pandemia egoeran nortasun horren alderik indartsuena erakutsi behar izan dugu eta egoera baliatu dugu jaialdiaren arima herriko beste txoko batzuetara eramateko”, hitz hauekin eman dio hasiera Aizpea Otaegik prentsaurrekoari eta, gaineratu du, aurten ere osasun publikoa babesteko neurri guztiak kontu handiz zainduko dituztela.

Iparrotzarrak lelopean egituratu dute edizio berria: “Atlantikaldiak kulturen arteko elkarbizitza helburu izan du bere sorreratik eta hori da gure jomuga.

 

Haatik, bizi garen garaiotan ez dago norabide eta joera bakar bat; bidegurutzez betetako mundu aldakor batean gaude. Elkarbizitza hori gerta dadin bide eta aukera ezberdinak eskaini nahi ditugu jaialdiaren programazioarekin”, azaldu du alkateak.

Hala, errenteriar guztiak gonbidatu ditu 4 eguneko jaialdiaz gozatzera eta eskerrak eman nahi izan dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari jaialdiarekin aurrera egiteko eskaini duen babesagatik.

Hiru gune nagusi

Jaialdiaren guneen inguran hitz egin du Maite Gartzia zinegotziak ondoren. “Errenteriako txoko ezberdinak zipristinduko ditu Atlantikaldiak. Herriak eskaintzen dizkigun aukerak baliatu ditugu eta leku berrietara iritsiko gara, Lekuona Fabrikara, Fanderiako tenis pistara eta Migel Irastorza futbito zelaira”, azaldu du.

Kultura zinegotziak, gainera, azpimarratu du espazio bakoitzak bere nortasun propioa izango duela, gai ezberdinak jorratuko dituela eta publiko desberdinei zuzenduta egongo dela.

Hala, Lekuona Fabrika berria izango da aurtengo ‘Itsasargi nagusia’, jaialdiaren oholtza handia. Artista handien kontzertuak gertatuko dira bertan eta baita Atlantikaldiaren zigilu bilakatu diren ‘Itsas elkarrizketak’ ere: nazioarteko eta bertako artisten arteko kolaborazioak.

Fanderiako tenis pista, berriz, ‘Herrixka’ izango da: familientzako gunea. Bertan dantzarekin, musikarekin, kirolarekin eskulanekin… lotutako jarduerak izango dira. Eta Migel Irastorza futbito zelaia, ‘Kalekaia’, arte urbanora bideratutako espazioa izango da. Musika kontzertuek, dantza tailerrek eta mural handi batek osatuko dute ostiral eta larunbateko programazioa.

Hiru gune horiez gain, Oiartzun ibaiak ere hainbat jarduera hartuko ditu. Ibaia jaialdia egituratu izan duen elementua da eta, aurten ere, hainbat modalitatetan nabigatzeko aukera izango da: itsasontzi tradizionalak, bisita gidatuak eta stand up paddle.

“Gune bakoitzari egokitzen zaion egitaraua sortu dugu, haren nortasuna indartzen duena eta erakargarriagoa egiten duena”, amaitu du Gartziak.

 

Musika letra larriz

Musika programazioaren gaineko xehetasunak Iker Tolosa jaialdiaren zuzendariak eman ditu. Musikari handiekin osatu dute kartela eta artisten aukeraketan aniztasuna bilatu dutela esan du Tolosak.

 

Oum marokiarrak Alos Quartet taldearekin kolaborazioarekin emango duen kontzertua izango da Lekuona Fabrikako oholtzak hartuko duen lehena. Ondoren iritsiko dira besteak: Sharon Shannon irlandarrak Joseba Tapiarekin eskainiko du kontzertua; Venezuela, Kolonbia, Brasil eta Estatu Batuetako lau emakumek osatzen duten Ladama taldearen emanaldia osatzera Olatz Salvador etorriko da; Mali eta Frantziako Arat Kilo & Mamani Keita Madmuaselekin ariko dira; eta jatorri argentinarra eta kolonbiarra duen Che Sudaka taldea Zuriñe Hidalgorekin. Arima Soul taldea ere izango da bertan.

 

Migel Irastorzan Dupla, Ibil Bedi, J Martina, Chill Mafia, Antía Muiño, Blanquita Carraquela, DJ Flaca eta Gitano de Palo izango dira, besteak beste. Fanderian aldiz, Ene Kantak, Albosax edo Mugan taldeen doinuak izango dira entzungai.

Interesdunek egitarauaren xehetasun guztiak atlantikaldia.errenteria.eus web orrian aurki ditzakete dagoeneko.

 

Ikuskizun eta jardueretarako gonbidapenak

Covid-19 birusak eragindako egoera dela eta, segurtasuna bermatzeko osasun neurri bereziak aintzat hartzen dituen protokoloa diseinatu behar izan du antolakuntza taldeak aurten ere. “Aforo mugak direla-eta, ikuskizun eta jarduera guztietan parte hartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena eskuratzea”, adierazi du jaialdiaren zuzendariak.

 

 

Gonbidapenak eskuratzeko bi kanal aktibatuko dituzte irailaren 17tik 22ra: modu presentzialean Lekuona Fabrikan (astelehenetik ostiralera 09:00-20:00 eta larunbatetan 9:00-14:30) eta internet bidez, atlantikaldia.errenteria.eus jaialdiaren webgunean.

 

Halaber, ikuskizun edo jarduera bakoitzeko gonbidapenen parte bat egunean bertan eskuratu ahal izango da ekintza garatuko den tokian bertan, hasi baino 30 minutu lehenago.

 

Horrez gain, gonbidapenen erabilera arduratsua egitearen garrantzia nabarmendu nahi izan du Tolosak. “Aforoa mugatua den heinean, garrantzitsua da aulkiak hutsik ez geratzea, erabili gabeko gonbidapenik ez geratzea. Izan ere, sarrera doakoa den arren, jaialdia bera ez baita doan”.

 

Jaialdiaren irudia

Azken urteetako bideari jarraiki, jaialdiaren irudia elkarlan baten emaitza da. Ane Pikaza (Bilbo, Euskal Herria) eta Jaime Zuverza (Texas, AEB) aritu dira sorkuntza lanean eskuz esku. Estilo guztiz ezberdina duten artistak dira biak eta ‘Iparrorratzak’ leloa’ abiapuntu moduan hartuta ustekabeko emaitza ontzea lortu dute: erakargarri a eta, batez ere, bakarra.

Agertoki berriak estreinatuko du Atlantikaldiaren zortzigarren edizioak
Agertoki berriak estreinatuko du Atlantikaldiaren zortzigarren edizioak
Agertoki berriak estreinatuko du Atlantikaldiaren zortzigarren edizioak

Segur aski asko interesatuko zaizu...
ATLANTIKALDIA
Errenterian irailaren 14tik 17ra Atlantikaldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da, 'Bitakora' lelopean. Kultura anitze... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Rodrigo Cuevas, Fémina, Aywa, Nidia Gongora, Bia Ferreira, EDE, Rebeca Lane eta Olaia Inziarte izango dira, besteak beste, au... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Atlantikaldiak inoizko ediziorik unibertsalena eskainiko du 2022an, 'Itsas Kodeak' lelopean. Kultur Topagune eta Musika Jaia... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Atlantikaldiak inoizko ediziorik unibertsalena eskainiko du 2022an, 'Itsas Kodeak' lelopean. Kultur Topagune eta Musika Jaial... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Jaialdia irailaren 15etik 18ra bitartean egingo da, eta ohiko gune eta agertokiak berreskuratuko ditu. Tanxugueiras, Kolinga,... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Kultur Topagune eta Musika Jaialdia Errenterian egingo da irailaren 15etik 18ra, 'Itsas-kodeak' leloarekin. (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago