Rodrigo Cuevas (Asturias), Fémina (Argentina), Aywa (Magreb), Nidia Gongora (Kolonbia), Bia Ferreira (Brasil), EDE (Madril), Rebeca Lane (Guatemala) eta Olaia Inziarte (Euskal Herria) izango dira aurtengo jaialdiko programazio musikalaren plater nagusiak. Emakumezkoen presentzia handia izateaz gain, Latinoamerikako eta Afrikako musikaren errepresentazio interesgarria erakusten du aurtengo edizioak. Horrez gain, musikaren bidez giza eskubideen eta berdintasunaren alde egindako artistak ageri dira zerrenda horretan. . Hori guztia dakulturen arteko topaketa eta musika-jaialdi gisa sortutako ziklo honen ezaugarrietako bat.
Atlantikaldia aurten ‘Bitakora’ izenburupean egingo da, nabigatzaileek itsasaldi handietan erabiltzen dituzten nabigazio-koadernoei erreferentzia eginez. Lelo egokia da jaialdi honen hamar urteak irudikatzeko, bizikidetzaren eta aniztasunaren balioak goresten baititu. Ezaugarri horiek direla eta, jaialdi honek nortasun propioa du, udan izaten diren gainerako jaialdiekiko oso desberdina.
Bestalde, urtean zehar herriko elkarteek egindako ekarpenak jaso eta horien artean antolatzaileek bideragarritzat jo dituzten ideiekin askotariko programa osatu dute, besteak beste musika, gastronomia, dantza, erakustaldiak, kaleko arteak eta kirola barne hartzen dituena. Gainera, ‘Itsas elkarrizketak’ deritzon programa errepikatuko da. Nazioarteko izarren eta herriko artistek elkarlanean sortutako ikuskizunak hauek jaldialdiaren bereizgarri nagusietakoak bilakatu dira dagoeneko.