Baina bere biografian badira horiek adinako garrantzia duten australiako lur-azpi emankorreko adibide ukaezinak ere, esaterako, The Butcher Shop, The Cruel Sea, Tex, Don and Charlie, Tex Perkins and the Dark Horses eta baita The Man in Black ere (Johnny Cashen bizitza eta lanaren zuzeneko berregite arrakastatsu eta originala), amerikar musikak utzitako ondarearen aparteko berrirakurketa egiten tematuak, pertsonalitate haritsu eta kezkagarriarekin eta pasio iskanbilatsu eta elektrizitate basati batez hornituak.
Guztiz ulergarria da Perkins-ek The Aperen lehen lana bere biziko diska zela esan zuenean hortzak zorroztu izana, baina emaitza horren harridura ez da bere ordezkari nagusiak ohitu gaituen gorentasun artistikoa, baizik eta (artista ausarta) gutxien espero genuen bidea aukeratzea berriro ere berdinean amaitzeko. The Ape taldean ez dago aurreko formula berdina erabiltzen duen ezer, ez du lehenago egindako proiekturen bat berriro hartu edo bukatzen, eta bestalde oraindik ere erabat berea dela nabaria da, harrokeriaz “misio bat duen gizona” bezala sailkatu zen unetik bertatik. Emaitza magnetikoa da baina misteriotsuki sailkaezina, hasiera batean osagaiak murriztu direla dirudien arren eta musika urritasun engainagarri batekin gainera etortzen bazaigu ere. Batzuetan elementu konfesionalak edo esplizituki lirikoak nabari dira (esaterako Gonna Make You Love Me tentatzailearen tabernako malenkolia), baina ez dago egiaztatuko duen zurigarririk edo heldutasun aspertuak sortutako bidesaririk. Eta noski, kantuetan bizirik jarraitzen du egileak hain gogoko duen zertxobait zakarra eta erdi animaliena dirudien izaerak, inolaz ere ez dugularik lortuko energiaren deskarga jakin eta errez batez beregana iristea, ondorioz emaitza natural eta organikoa lortzen delarik, inoiz nahikoa goraipatu ez den The Beasts Of Bourbon-eko “Little animals”en gertatzen zen moduan, hori izan daitekeelarik hemen esandakoen abiapuntu gordina. Hobe litzateke destilazioz hitzegitea,edo elementuen gutxitzeaz, edo zaldien bridak kontrolatzeaz modu geldiezinean aurrera egiten jarraitzen duen neurrian, pauso geldoez baina hanka-arrasto sakonekin.
Ongi ezagutzen dugun lurretan gabiltza, baina meritua Perkins eta haren bandarena da: Raul Sánchez (Magic Dirt) gitarrarekin, Gus Agars (The Dark Horses) baterian, Pat Bourke baxu eta pianoarekin- hirurogeita hamargarren hamarkadako egoera gogor eta matxoenak atmosfera sexualeko kale iluntasun likido lodi batez bustitzea, riffs trebe eta errepikakorrei zapore tentagarria emateko. Tamaina horretako materialak oihuka eskatzen du bere eszenaratze azkarra, Perkinsek Testamentu Zaharreko Jaungoikoak bezala kontrolatzen duela frogatuko duen eszenaratzea, beraz, bere biraren iragarkiak ezin zoriontsuago egin gaitu.
José Luis Torrelavega.