Perpignanen egindako garage rockak Europa konkistatu du Limiñanasen eskutik, Lionel eta Marie Limiñana buru dituen talde boteretsuaren eskutik. Bere zuzenetako bakoitza energia kutsagarriaren astinaldia da. Orain, 'De Película' aurkeztuko dute. Laurent Garnier technoaren aitzindari eta DJ/ekoizle frantsesarekin batera egindako lana da. Zuzenean, talde honetako zazpi kideak rockaren eta psikodeliaren espiritu ordezkatzen dute.
60ko hamarkadako klasiko batetik irtenda diruditen Juliette eta Saul alproja gazteei Frantziako hego ekialdean segika egindako errepide bidaia bero bat da. ? À bout de souffle? eta ?Wild at heart?-en arteko nahasketa bat, beroak eta likore merkeak blaituta.
The Limiñanas eta Garnierrekin batera lehenengoen aldian aldiko kolaboratzailea den Bertrand Belinek, Eduardo Henriquez musikari txiletarrak eta Pascal Comeladeren Bel Canto Orchestran aritzen den Ivan Telefunkenek jardun dute disko honetan.
Zuzenekoetan, Garnier ez da ariko. Limiñanas bakarrik ariko dira, nahiz bakarrik esatea ez den guztiz zuzena, (gutxienez) zazpi lagunez osaturiko taldetzarra baita Toulousetik datorkiguna.
Segur aski asko interesatuko zaizu...