MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

LOS 300
The Penguin Trip
MUSIKAIRE
LOS 300 (Musikaire 2024)
Los 300 instrumentu asko jotzen duten hiru artista dira, baina 300 dirudite saltsa, cumbia, nu jazza eta boogalooa hedatzerakoan. Hirugarren diskoa dakar Granadako hirukote mestizo, latino, jaizale eta dantzazaleak, Eskorzoren satelite eta kontinenteen arteko zubigile: ‘The penguin trip’.
Musikaire da ezohiko jaialdi bat; eta bere programa, mazedonia moduko bat. Mazedonia honetan nahasten dira osagai oso ezberdinak, beti erakargarriak eta kalitatezkoak; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere.

Eta zerbitzaten da aire irekian – udako gaugiro sorginetan – Elorrioko hiriak gordetzen dituen paraje zoragarrietan. Eta Elorrioko kaleetan ondare artistikoa garrantzitsua da oso. Horregatik, ondare hau udako gauetan bihurtzen da musikaz gozatzeko eszenario ezin hobea.

Badirudi turismoa dela urrun joatea, errekan behera, itsasorantza. Baina paradisua egon daiteke berton eta mendiz inguratuta. Elorrio, esaterako, paradizua bihurtzen da udaro. Sasoi honetan eskuzabal eskaintzen dituelako naturaren ederra eta arkitekturaren lilura, historia eta aire irekiko kultura, bisitak eta bizipenak. Hau guztia errekan gora, urrun barik.

Kultura kalean eta doan, edonoren esku, guztion gozagarri. Zu barne.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
HEMEN BERRIRO
Sara Azurzaren errepertorio hirueledunak naturaltasunez batu ditu donostiarrak popetik eta countrytik maileguan hartutako ele... (gehiago irakurri)
Musikenen ikasitako zazpi musikarik Kinkfolk sortu zuten 2022an. Geroztik, Jamiroquai edo Funky Knucklesen eragina gehitu dio... (gehiago irakurri)
CERES ENTRÓPICOS
Tropikalismoa dario. Psikodeliari oratu dio. Gogoeta egitera gonbidatzen zaitu. Cumbia ondu, eguneratu eta fusionatu du dantz... (gehiago irakurri)
FÉMINAS
Marina Abad kantari valentziarrak, Ojos de Brujoren lehengo arrakastaren ardatz, Marinah izenarekin praktikatzen du udako gau... (gehiago irakurri)
Nerabe, gazte eta helduentzako gertaezina den zirku ikuskizuna.Fartsa deseroso baina debertigarria. Melon, Mardi eta Rossi... (gehiago irakurri)
Tarwa N-Tiniri, amazigh hizkuntzan “basamortuko seme-alabak” esan nahi du. Marokoko hegoaldeko Ouarzazate hirit... (gehiago irakurri)
Musikari nafarra beti egon izan da musikari erabat lotuta, influentzia zahar eta garaikideak jaso ditu. Bere musikaren bitart... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago