Musikenen ikasitako zazpi musikarik Kinkfolk sortu zuten 2022an. Geroztik, Jamiroquai edo Funky Knucklesen eragina gehitu diote groove klasikoari, Brecker Brothers eta Casiopea bezalako 70eko hamarkadako taldeen fusioa ahaztu gabe. Zuzenean entzutea merezi duen konbinazio zirraragarria.
Musikaire da ezohiko jaialdi bat; eta bere programa, mazedonia moduko bat. Mazedonia honetan nahasten dira osagai oso ezberdinak, beti erakargarriak eta kalitatezkoak; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere.
Eta zerbitzaten da aire irekian – udako gaugiro sorginetan – Elorrioko hiriak gordetzen dituen paraje zoragarrietan. Eta Elorrioko kaleetan ondare artistikoa garrantzitsua da oso. Horregatik, ondare hau udako gauetan bihurtzen da musikaz gozatzeko eszenario ezin hobea.
Badirudi turismoa dela urrun joatea, errekan behera, itsasorantza. Baina paradisua egon daiteke berton eta mendiz inguratuta. Elorrio, esaterako, paradizua bihurtzen da udaro. Sasoi honetan eskuzabal eskaintzen dituelako naturaren ederra eta arkitekturaren lilura, historia eta aire irekiko kultura, bisitak eta bizipenak. Hau guztia errekan gora, urrun barik.
Kultura kalean eta doan, edonoren esku, guztion gozagarri. Zu barne.
Segur aski asko interesatuko zaizu...