Sara Azurzaren errepertorio hirueledunak naturaltasunez batu ditu donostiarrak popetik eta countrytik maileguan hartutako elementu eta ñabardurak, jazzie eskeletoak, funk eta musika elektronikoari lotutako erritmo sinkopatu eta sintetikoak... ‘Hemen berriro’ da bere lehen iraupen luzekoa.
Musikaire da ezohiko jaialdi bat; eta bere programa, mazedonia moduko bat. Mazedonia honetan nahasten dira osagai oso ezberdinak, beti erakargarriak eta kalitatezkoak; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere.
Eta zerbitzaten da aire irekian – udako gaugiro sorginetan – Elorrioko hiriak gordetzen dituen paraje zoragarrietan. Eta Elorrioko kaleetan ondare artistikoa garrantzitsua da oso. Horregatik, ondare hau udako gauetan bihurtzen da musikaz gozatzeko eszenario ezin hobea.
Badirudi turismoa dela urrun joatea, errekan behera, itsasorantza. Baina paradisua egon daiteke berton eta mendiz inguratuta. Elorrio, esaterako, paradizua bihurtzen da udaro. Sasoi honetan eskuzabal eskaintzen dituelako naturaren ederra eta arkitekturaren lilura, historia eta aire irekiko kultura, bisitak eta bizipenak. Hau guztia errekan gora, urrun barik.
Kultura kalean eta doan, edonoren esku, guztion gozagarri. Zu barne.
Segur aski asko interesatuko zaizu...