LITERATURA
(C) Txelu Angoitia
Photo: (C) Txelu Angoitia
Testua: Kmon

DURANGOKO AZOKA
Gerediaga Elkartea
DURANGOKO AZOKA (DA!)
Presentziala eta birtuala izango da 2020ko Durangoko Azoka
2020-06-29
2020ko Durangoko Azokaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte antolatzaileek. "Normaltasun berrira" egokitutako edizioa izango da, 'TaupaDa' leloaren pean egingo dena. Segurtasun eta osasun neurri bereziak ezarriko dituzte, besteak beste jende pilaketarik izan ez dadin. Horrez gain, denda birtuala eskainiko duen online bertsioa sortuko dute.
“Normaltasunetik erantzun nahi diogu egoera berri honi”, nabarmendu du Durangoko Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkarteko lehendakari Nerea Mujikak. Aurtengo edizioaren ildo eta aurreikuspen nagusiak aurreratu ditu, elkarteko gerente Arantza Atutxarekin batera egindako agerraldian. “Normaltasun berrira” moldatutako edizioa izango dela aurreratu dute biek.

Nerea Mujikak kulturak konfinamenduan izan duen paper garrantzitsua azpimarratu du, “salbatu egin” gaituela esanez. Sektore kaltetuenetako bat kulturgintza izan dela eta “zeinen beharrezko ditugun” ohartzeko balio izan duela gaineratu du. Kultur sortzaileek egoerari eutsi diotela nabarmendu du.

Aurtengo ediziorako aukeratutako TaupaDA! leloarekin mezu baikorra eman nahi du Gerediaga Elkarteak. Euskal kulturgintzari auspoa emanda, bizia ematen jarraitu nahi du, babestu eta bizi dagoela erakutsi. Durangoko Azoka, beste urte batez ere, euskal kulturaren topaleku izaten jarraituko du.

Azoka birtuala

Azoka birtuala ere izango da 55. Durangoko Azoka egoera berrira moldatuta antolatzeko lanean ari da Gerediaga Elkartea. Horretarako, azokaren ekosistemako eragileekin bildu da eta guztien ekarpenetatik egituratzen dabiltza aurtengoa. Lau eguneko azoka izango da, abenduaren 5etik 8ra, larunbatetik asteartera. Ostiraleko goiza, berriz, ikastetxeei zuzendutakoa, digitalean moldatutako programazioan oinarrituko dute aurten.

Egoera berri honetan jarraitu beharreko osasun eta segurtasun neurriak betetzeko, protokolo berezia lantzen eta diseinatzen dabil. Ezaugarri nagusietako bat, jende pilaketak ekiditea izango da, tartean sarrera kontrolatuz. “Pilaketak ekiditeko sistemak pentsatzen gabiltza. Zuzeneko emanaldiak murriztuko ditugu”, azaldu du Atutxak.

Egitarauari dagokionez ere, ildo beretik – osasun eta segurtasun protokoloari jarraituz – zuzeneko aurkezpen, emanaldi eta ekitaldiak murriztu egingo dira, eta ikusle kopuru murriztu eta kontrolatu batentzako izango dira. Aldiz, streaming emanaldiak eta nahieran webgunetik jarraitzeko aukera egokituko dute.

 

Azokak berak ere, online bertsioa izango du. 2020ko argitalpen eta produktuen denda birtuala izango du www.durangokoazoka.eus webguneak. Beraz, etxetik azokara sartu, urteko nobedadea erosi eta erositakoa etxean jaso ahal izango du nahi duenak. Arantza Atutxa Gerediaga Elkarteko kudeatzaileak, 55. Durangoko Azoka zer izango den zehazteko lana daukatela oraindik gaineratu du, baina antolaketa “momentuko egoerara, eta ahal den heinean, egoikitzen joango” direla azpimarratu du.

Presentziala eta birtuala izango da 2020ko Durangoko Azoka
Presentziala eta birtuala izango da 2020ko Durangoko Azoka

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
248 stand izango ditugu Landako Gunean, 176 partehartzailerekin. Nobedadeen artean, 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldiz... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
Ruben Ramos diseinatzailea da 57. edizioko irudiaren egilea. Ilustratzaileak sorkuntzaren eta jaiaren eztanda irudikatu du ka... (gehiago irakurri)
Ane Pikaza
GEREDIAGA ELKARTEA
Durangoko Azokaren 55. edizioa osasun arauetara egokituko da, beraz, ez da saltoki presentzialik egongo Durangoko Landako Gun... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
Durangoko Azokako antolakuntzak eta Gerediaga elkarteak oso balorazio positiboa egin dute Azokako 53. edizioari buruz: "Gure ... (gehiago irakurri)
Txelu Angoitia
GEREDIAGA ELKARTEA
"DA! asko dira" lelopean, 158 parte-hartzaile eta 439 nobedade egongo dira 53. edizioan: 304 liburu, 93 disko eta 18 aldizka... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
Sormenaren lurraldeak bizia hartu du bost egunez: askotarikoa sortzaileei dagokionez, kultur-lanak ugariak izan dira, gogoeta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago