ARTEA
Testua: Kmon

DFG-GFA
DFG-GFA
Kultura-sektoreari babesa emango dio Gipuzkoako Aldundiak
2020-04-02
Kultura-sektoreari laguntzeko neurri sorta aztertuko du Arteen eta Kulturaren Kontseiluak, osasun alertak eragindako kalteaak arintzeko. “Lanean ari gara Gipuzkoako kultura-proiektuen sostengarritasuna bermatzeko, eta kultura-kontsumoa sustatuko duten ekimenak abiarazteko", adierazi du Kulturako diputatu Harkaitz Millánek

Kulturako diputatu Harkaitz Millánek gutun bat bidali die kultura-sektorearen ordezkariei, foru erakundearen babesa helarazteko, baita neurriak hartzeko bere konpromisoa ere, COVID-19 gaitzak eragindako osasun larrialdiaren ondorioak arintzearren. “Kultura-sektorea oso une delikatu bat igarotzen ari da, bertan behera gelditu direlako, oro har, ekintzak eta ekitaldiak. Haren ordezkariei zuzendu gatzaizkie, beren egoera eta beharrizanak lehen eskutik ezagutzeko, Departamentuaren laguntzak eta dirulaguntzak berregituratzeko plan bat prestatzen hasteko, eta finantzaketa erraztuko duten tresnak sortzeko”, esan du Millánek. Ildo horretatik, atzo jakinarazi zen aurtengo ekitaldiko laguntza-lerroen puska handi baten onarpena, eskaerak berehala egiteko aukera egon dadin, osasun larrialdiaren ondoren, eta horrela, bizkortu daitezen proiektuen finantzaketa eta sektorera likidezia iristea.

Aipatutako laguntzez gain, Kultura Departamentuko zerbitzuak lanean ari dira sostengarritasuna bermatzeko Gipuzkoan gaur egun abian dauden kultura-proiektuei, eta aztertzen ari dira hainbat ekimen hartzea, sorkuntza eta kultura-kontsumoa sustatzeko aukera eman dezaketenak. Orobat, aztertzen ari dira laguntza-lerro batzuk eta kultura-sustapeneko tresnak egokitzea, baita, agian, haiek indartzea ere, egungo egoeraren ondorioei aurre egiteko. Kultura-eragileei zuzendutako jakinarazpenean, eskatzen zaie parte har dezatela, proposamenak aurkeztuz, neurri sorta horri gehitu ahal izateko, eta horrela, sektorearen partaidetza edukitzeko; hartara, jarduketak ahalik eta ondoena egokitu daitezen beren beharrizanetara, ahal den neurrian.

Kultura Departamentuak prestatutako plana, kultura-eragileen ekarpenekin batera, Arteen eta Kulturaren Kontseiluari helarazi zaio, hango kideek hura aztertu eta dagozkion proposamenak aurkeztu ahal izan ditzaten. Datozen asteetan, hainbat topaketa izango dira bide telematikoz, bateratze lana egiteko, eta jarduketa-plan bat ezartzeko, kultura-sektoreari laguntzearren, eta hura indartzearren, COVID-19aren krisialdiari aurre egiteari begira. Nolanahi ere, adierazi du Millánek, gure asmoa da prest edukitzea zerrenda bat, sektorearekin adostua, aukera emango diguna larrialdia bukatzen denean eta normaltasuna berreskuratzen hasten garenean aplikatzen hasteko.

Kultura Departamentuaren arduradunak bere esker ona agertu du sektoreak bere lankidetza eskaintzeko bidalitako mezuengatik. Millánek azpimarratu duenez, bera prest dago “kultura-sektoreekin baterako lan-lerroak entzuteko, laguntzeko eta ezartzeko, jasaten ari garen egoera larriari aurre egitearren”.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Gobernuaren Ordezkaritzak, Acción Cultural Española-k (AC/E) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Basque Way erakusketa aurkeztu du ... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
• Literatura, musika eta zinema erosteko balioko dute. 2.700 euskarazko produktuetarako izango dira eta 6.000 beste hizkuntz... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
4.050.000 euroko inbertsioa aurreikusten du Gipuzkoako Aldundiak bultzatutako ekimenak. Kultura sektorea suspertzea du helbur... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Museoek sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera bat da. Parte hartzeko, posta ... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiak baliabideak eman nahi dizkie sortzaileei eta kultura ekimenei, beren jarduerari berrekiteko aukera ... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain arteko kopururik handiena. Aurreko edizioetan Karlos Linazasorok, Luis Gardek eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago