Deialdi hau bereziki beharrezkoa da aurten. Izan ere, herri administrazioek, oro har, Covid-19k hainbat sektoretan eragin dituen ondorio negatiboak arindu nahi dituzte, eta, horrela, helburu orokor hori lortzeko, Kultura Departamentuak "Piztu Kultura" ekimena bultzatu zuen. Ekimen horren ondorioz, kultura bonuen lehen deialdia egin zen ekainean, eta irailaren 30era arte luzatu da.
Deialdira 64 establezimendu atxikitu dira. Atxikitako establezimenduek bereizgarri bat eramango dute, bonoa erosi nahi duten pertsonek erraz ezagutu ditzaten. Bonuak abenduaren 21etik apirilaren 30era bitartean kontsumitu beharko dira erosten diren establezimendu berean. Santo Tomas egunetik liburuaren egunera arte zabaltzen da.
Harkaitz Millan Kulturako diputatuak “kostatu egin da, baina, azkenean, bigarren bonu bat eskaini ahal izango dugu urte zail honetan”.
Guztira 8.700 kultura bonu jarriko dira salgai: 2.700 euskarazko kultur produktuetarako izango dira, eta 6.000 beste hizkuntzetako kultur produktuak erosteko. Horretarako, Kultura Departamentuak 80.000 euroko partida bideratu du.
Kultura bonuek modalitate hauek izango dituzte:
Euskarazko kultura produktuen bonuaren hobaria, 12 euro artekoa, 20 eurotik gorako erosketarekin.
Beste hizkuntza batzuetako kultura produktuen bonuaren hobaria, 8 euro artekoa, 20 eurotik gorako erosketa batengatik.
Bonuarekin erosi ahal izango dira liburuak (testuliburuak, ikasketetakoak eta profesionalak izan ezik), musika (edozein euskarritan) eta filmak.
Bonuak salgai egongo dira liburuak, musika edozein euskarritan eta filmak saltzen dituzten Gipuzkoako dendetan, betiere kanpaina honi atxikitakoetan. Lurralde eta eskualde orekaren eta establezimendu bakoitzaren pisu espezifikoaren arabera banatuko dira.
Ekimen honen helburua da, batetik, herritarrei laguntzea kultur ondasunak eta produktuak eskuratzen eta, bestetik, kulturaren sektoreko enpresak indartzea. Horregatik, kultura bonua banatzeko sare bat egongo da, literatura, filmak formatu komertzialean eta musika saltzen duten Gipuzkoako saltokiena.