ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

DFG-GFA
DFG-GFA
Sektoreari laguntzeko Piztu Kultura plana abiatu du Gipuzkoak
2020-05-07
4.050.000 euroko inbertsioa aurreikusten du Gipuzkoako Aldundiak bultzatutako ekimenak. Kultura sektorea suspertzea du helburu, Covid-19 koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko. Emplegua sustatzeko eta kulturaren kontsumoa indartzeko neurriak aurreikusten ditu

Kultura Departamentuak 4.050.000 € bideratuko ditu «Piztu Kultura» suspertze planera, COVID-19 gaitzaren osasun larrialdiak kultur sektorean eragin duen krisi larriari aurre egiteko. Konfinamendu neurrien ondorioz, jarduera geldiarazteaz gain, bertan behera utzi behar izan dira aurtengo aurreikusita zeuden kultur ekitaldi asko eta asko, eta horrek ataka zailean jarri ditu kulturaren profesionalak. Egoera are larriagoa da oraindik, kultur jarduerak izango direlako normaltasunera itzultzen azkenak, pandemiari aurre egiteko jende pilaketak sahiestea beharrezkoa den honetan.

«Piztu Kultura» planak neurri sorta bat egituratzen du krisialdiari aurre egiteko eta Gipuzkoan kultura suspertzeko. Plana prestatzeko, lurraldeko kultur eragileen ekarpenak eta proposamenak jaso dira, eta Arteen eta Kulturaren Kontseiluaren partaidetza izan dute. Planak helburutzat du krisiak eragindako galerak leuntzea, kultur proiektuak bideragarri egitea eta Gipuzkoako gizartea kultura kontsumitzera bultzatzea. 

Harkaitz Millan Kultura diputatuak azpimarratu du krisialdi honi aurre egin behar zaiola ezinbestean, «Gipuzkoak ezin baitu kultura alboratu». Ildo horretan, honako hau nabarmendu du foru arduradunak: «Kultura funtsezko ondare bat da gizarte demokratiko moderno batean; ekarpena egiten dio gure garapen pertsonal eta kolektiboari, elkarrekin bizitzen laguntzen digu, eta sektore ekonomiko bat ere bada, aberastasunaren eta enplegua sortzen baitu. Horregatik guztiagatik, beste kolektibo batzuei eskaintzen diegunaren neurriko babesa eta arreta eskaini behar genioke, gutxienez».

 

«Piztu Kultura» planak ardatz nagusi hauek izango ditu: enplegua babestea eta sustatzea, kultur proiektu eta ekimenetarako aurreikusita zeuden dirulaguntzei eustea, kulturaren kontsumoa sustatzea eta indartzea, kultur programazioa errekuperatzea eta egokitzea, kultura finantzatzeko iturri berriak bilatzea, eta kultur sektoreari aholkularitza eta babesa emateko kanalak hobetzea.

 

Neurri nagusi hauek biltzen ditu planak:

Kultur sektorean jarduten duten autonomoentzako eta 10 langiletik beherako enpresa txikientzako laguntzak (300.000 €).

Ondarearen sektorean enpleguari eusteko ekimenak: ondare higigarria kontserbatzea eta zaharberritzea eta dokumentu ondarea digitalizatzea (300.000 €).

Kultur proiektu eta ekimenetarako aurreikusitako laguntzei eta dirulaguntzei eustea, 2.220.000 euroren aurrekontuarekin. Zati bat (900.000 €) onetsita dago jada eta GAOn argitaratuta; gainerakoa (1.320.000) laster argitaratuko da, eskaera aurkezteko epeak alarma egoera gainditu bezain azkar ireki ahal izateko.

Kultura bonua (160.000 €): Kultura bonu berezi bat aterako da ekainean, harekin liburuak, musika, filmak eta ikuskizunetarasarrerak erosteko.

Kultura Eskola (230.000 €): Kultur edukiak, proiektuak eta programak ikasgeletara zabalduko dira, kultura belaunaldi berrietara iristeko. Gipuzkoako sortzaile eta artistek eduki horiek garatzen parte har dezakete.

Piztu Kultura jaialdia (150.000 €): Aurrez aurreko kulturara itzuliko garela ospatzeko jaialdia. COVID-19aren eraginez bertan behera geratutako ekitaldi eta jarduerak eskainiko dira, Gipuzkoako hainbat udalerritan.

Mezenasgoa indartzea: Kultur proiektu berri eta ekintzaileak finantzatzeko Meta 2020! crowdfunding kanpaina indartuko da (128.000 €); Mezenasgoaren Araua zabalduko da eta sektore pribatuak kulturari egiten dizkion ekarpenak bideratzeko web orri bat sortuko da.

K-Bulegoa indartzea (160.000 €), kultur eragileentzako babes eta aholkularitza kanalak hobetzea eta horien lana egonkortzea, prestakuntza eta bitartekaritza lanak indartzea.

 

Harkaitz Millanek bereziki nabarmendu du udalekin eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatzeko eta batera jarduteko neurriak aztertzeko egiten ari den lana. Bestalde, iragarri du Planaren barruan ikerketa bat egiten ari direla kultur eragileen artean, krisi honen inpaktua eta irismena ebaluatzeko, eta espero du ondorioak laster izango dituztela eskura, aurreikusitako neurriak eta horien aplikazioa behin betiko zehazteko.

 

Millanek departamentuko zerbitzuen eta kultur eragileen lana goraipatu du, lan handia egin baitute «Piztu Kultura» plana osatzeko.

Sektoreari laguntzeko Piztu Kultura plana abiatu du Gipuzkoak
Sektoreari laguntzeko Piztu Kultura plana abiatu du Gipuzkoak
Sektoreari laguntzeko Piztu Kultura plana abiatu du Gipuzkoak

Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Gobernuaren Ordezkaritzak, Acción Cultural Española-k (AC/E) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Basque Way erakusketa aurkeztu du ... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
• Literatura, musika eta zinema erosteko balioko dute. 2.700 euskarazko produktuetarako izango dira eta 6.000 beste hizkuntz... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Museoek sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera bat da. Parte hartzeko, posta ... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiak baliabideak eman nahi dizkie sortzaileei eta kultura ekimenei, beren jarduerari berrekiteko aukera ... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Kultura-sektoreari laguntzeko neurri sorta aztertuko du Arteen eta Kulturaren Kontseiluak, osasun alertak eragindako kaltea... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain arteko kopururik handiena. Aurreko edizioetan Karlos Linazasorok, Luis Gardek eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago