Umore Azoka ezinbesteko hitzordua da kaleko arte eszenikoetan interesa duten guztientzat. Baina, horrez gain, aukera egokia da banatzaileak, ekoizleak, konpainiak eta prentsa espezializatua lau egunez elkarrekin bizitzeko, eta generoaren azken berriak ezagutzeko.
Bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, ikusleak eguneko 24 orduetan buru-belarri murgiltzen dira azokan, eta kaleak hartzen dituzte ikuskizun guztietan parte hartzeko. Era berean, sektoreko profesionalak harremanetan jartzeko, esperientziak partekatzeko, ikuskizunak kontratatzeko eta beren lanak erakusteko aprobetxatzen dute.