ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

UMORE AZOKA
Umore Azoka
Aurtengo edizioan parte hartuko duten 43 konpainiak aukeratu ditu Umore Azokak
2020-03-24
Koronabirusaren krisiak sortu duen zalantza egoera hor dagoen arren, Leioak azoka egitearekin duen konpromisoarekin jarraitzen du, tokiko arloari eta arte eszenikoen sektoreari laguntzeko tresna gisa. Umore Azokaren aurtengo edizioa maiatzaren 14tik 17ra bitartean egiteko itxaropenari eusten diote antolatzaileek.

Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, XXI. edizio honetan parte hartuko duten 43 konpainiak aukeratu ditu. Aurreikuspenen arabera, maiatzaren 14, 15, 16 eta 17an egingo da. Koronabirusaren krisiak eta Alarma Egoera adierazpenak sortu duen zalantza hor dagoen arren, Leioako Udaleko Kultura sailaren iritziz, “Azken unera arte Umore Azoka Leioa ospatzeko ahaleginak egin behar ditugu, udalerrian eta inork aurreikusi gabeko egoera honen eragina oso modu gogorrean jasaten ari den arte eszenikoen sektorean duen eragin positiboarengatik”. 

 

Aukeraketa prozesua egiteko, Azokako Batzorde Artistikoak 540 proposamen artistiko baino gehiago aztertu ditu, horietako asko munduko hainbat lekutatik etorritakoak. Horrek argi eta garbi erakusten du azokak nazioarteko erreferentziazko hitzordu gisa betetzen duen lekua. Aukeraketaren ondorioz, egitarau “anitz, orijinal eta ikusgarria” osatu da, eta bertan Euskadiko 20 konpainiak, Estatuko 18k eta nazioarteko 5ek hartuko dute parte.

 

Horrela, Leioara datozenek, antzerki, zirku, dantza, performance, musika, txotxongilo, dantza bertikal, clown, jolas, magia eta mimika arloko 115 emanaldiz gozatu ahal izango dute. Gainera, ikuskizun gehienak estreinaldiak izango dira. Horrela, ikus-entzuleez gain, profesionalek ere orain arte ikusi gabeko proposamen berritzaileez gozatu ahal izango dute. Horrela, Umore Azoka Leioa 2021ek erabateko 20 estreinaldi eta Estatu mailako 4 estreinaldi jasoko ditu.

 

Euskadiko 20 konpainiek beste horrenbeste ikuskizun erakutsiko dituzte, eta horietako 10 estreinaldi izango dira, azoka, jaialdi eta merkatu honek Euskadiko sorkuntza sektorerako duen garrantziarekin bat etorriz. Halaber, Estatuko 18 konpainia etorriko dira Leioara: Kataluniako 5 konpainia, Valentziako Erkidegoko 3, Madrilgo beste 3, Andaluziako 2 eta Aragoiko, Gaztela-Leongo, Kanarietako eta Murtziako bana. 18 lanetatik, 10 estreinaldi izango dira.

 

Nazioarteko esparruari dagokionez, XXI Umore Azoka Leioak, orain arte oso ohikoak izan ez diren baina proiekzio handia izan duten merkatuetara irekitzeko apustua egin du. Horrela, udalerriko kaleek Kenyatik, Japoniatik eta Ukrainatik etorritako konpainia banaren eta Frantziako biren emanaldiak jasoko dituzte. Horrela, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Acción Cultural Española (AC/E) elkartearekin lortutako akordioei esker, Alemaniako, Belgikako edo Mexikoko profesionalak eta Portugalgo azoka nagusietako arduradunak Leioan egongo dira aurten.

 

Aukeratutako konpainien zerrenda osoa ondorengoa da, eta horiei buruzko xehetasun gehiago Azoka hasi aurretik aurreratuko dira:

 

Euskal konpainiak

=KI

Arriera antzerki konpainia

Deabru Beltzak

Dimegaz

El Mono Habitado

Eva Guerrero

Gag Street Boys

HIKA Teatroa

Hortzmuga Teatroa

Hutsun+Ortzi

Kolektivo Konika

La Banda Teatro Circo

Markeliñe

Muyuyay

Olatz Gorrotxategi

Proyecto Larrua

Rojo Telón

Sarini zirko

Zioamara Hormaetxe Company

Zirkozaurre

 

Estatuko konpainiak

Circle of Trust (Aragoi)

Cía Locamotiva (Andaluzia)

Compañía IO (Andaluzia)

Cirkompacto (Galizia)

Maintomano (Gaztela eta Leon)

unahoramenos producciones, S.L. (Kanariar Uharteak)

Cia Passabarret (Katalunia)

Cia. Pau Palaus (Katalunia)

Circ Vermut (Katalunia)

Fun Dan Mondays (Katalunia)

Industrial Teatrera (Katalunia)

Kanbahiota/Producciones Chisgarabís SL (Madril)

La Chivata Teatro (Madril)

Nueveuno (Madril)

Nacho Vilar Producciones & Yllana (Murtzia)

Ameba Teatre (Valentziako Erkidegoa)

Col.lectiu F.R.E.N.E.T.I.C (Valentziako Erkidegoa)

Titoyaya Dansa (Valentziako Erkidegoa)

 

 

Nazioarteko konpainiak

Nicanor de Elia (Frantzia)

B-side+ Vaya (Frantzia/Portugal/Italia/Txile)

to R mansion (Japonia)

The Black Blues Brothers (Kenya)

Dekru (Ukraina)

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
UMORE AZOKA
Leioako kaleak antzerkiz, dantzaz, musikaz eta zirkuz beteko dira bihartik aurrera (gehiago irakurri)
UMORE AZOKA
Leioako arte eszenikoen epizentro bihurtuko da berriz ere, Umore Azokaren (Kaleko Artisten Azoka) XXIII. edizioan. Maiatzaren... (gehiago irakurri)
UMORE AZOKA
Eguraldi ona lagun, aire librean eta inolako gorabeherarik gabe egin dira emanaldi guztiak (gehiago irakurri)
UMORE AZOKA
Umore Azokak artez beteko du beste behin Leioa (Bizkaia) irailaren 16tik 19ra bitartean. 38 konpainiak parte hartuko dute jai... (gehiago irakurri)
UMORE AZOKA
Koronabirusak eragindako osasun larrialdia dela eta hartu du erabakia Leioako Udalak, ikusleen eta profesionalen segurtasuna ... (gehiago irakurri)
KULTUR LEIOA
Umore Azoka - Leioako Kaleko Artisten Azoka maiatzaren 19tik 22ra egingo da. Hortaz, ohiko datak berreskuratuko ditu, osasun-... (gehiago irakurri)
KULTUR LEIOA
50 konpainia, 170 emanaldi eta erabateko 22 estreinaldi hartuko ditu 2015eko Umore Azokak, urtero kalerako proposamen eszenik... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago