Dantzertiko ikasgeletatik irtengo diren profesionalek zentroak emango dituen bi tituluetako bat eramango dute besapean:
goi mailako tituluduna dantzan edo arte dramatikoan. Aurretiko hautaketa prozesu gogorra gainditu ondoren, 40 ikaslek
besterik ez dute aukera izango lau urte barru Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako lehen tituludunak
izateko.
"Tituluak ematea erraza da, baina guk ez dugu hori bakarrik egin nahi. Goi mailako profesionalak sortu nahi ditugu, baina
gure errealitatera egokituak. Ez dugu 'ballet nazionalik' sortu nahi, baina produkzio edo ikuskizun berriak sor daitezke",
azaldu
du Jesus Fernandez Ibañez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ikastetxeen zuzendariak. Horretarako, zentroak
elkarlanean jardungo du arte eszenikoen sektorearekin, besteak beste bertako profesionalek ikasgai berezituak irakats
diezazkieten ikasleei.
Guztion arten idatziko dute Dantzerti izenburuko istorioaren gidoia.