ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

GETXO JAZZ
Getxo Jazz
GETXO JAZZ
Ron Carter eta Cyrille Aaimée Getxoko Jazzaldian arituko dira
2020-04-03
Getxoko Jazzaldiaren 44. edizioa uztailaren 1etik 5era egingo da. Antolatzaileek bi izar baieztatu dituzte dagoeneko: Cyrille Aimée frantziar-dominikar abeslaria eta Ron Carter kontrabaxu-jotzaile handia.
Uztailaren 1etik 5era izango den Getxoko 44. Nazioarteko Jazzaldiak baditu bi izen ordainezko kontzertuetarako. Uztailaren 2an, ostegunean, Cyrille Aimée frantziar-dominikar abeslaria jardungo da, jazz eszenaren etorkizun handiko artista. Uztailaren 4an,  jazz-kontrabaxuaren izen handienetariko bat den Ron Carterren txanda izango da, zazpi hamarkadako ibilbidean 2.500 grabaketa egin dituena.
 
Saio nagusien aurretik, ohi bezala, Talde Lehiaketako kontzertuak izango dira eta aurten Espainia, Frantzia, Hungaria eta Italiako taldeak lehiatuko dira. Iaz bezala, ordainezko kontzertuak Muxikebarri  zentroan izango dira eta gainerakoak, Algortako Geltokia plazan eta Algortako Musika Eskolako Kristalezko Kioskoan. Guztira, 17 saio izango dira jazzaldian. Getxoko Kultur Etxeak sarrera salmentaren hasiera-data ezagutzera emango du ahal den bezain laster.
 
Cyrille Aiméek (1984, Fontainebleau) bere burua ezagutzera eman du jazz eszenan etorkizun handiko abeslari gisa. Nazioarteko sari ugarik bere kalitatea bermatzen dute, adibidez, 2007ko Montreux Jazz Festival-eko lehiaketa ospetsuan eta 2012ko Sarah Vaughan Internacional Jazz Competition-en lortutako lehenengo sariek. Gainera, 2010ean ere finalista izan zen Thelonius Monk nazioarteko lehiaketan. Inprobisazioarekiko zaletasuna erakutsi du bere lanean eta azken urteotan musika-alor formaletik abiatu da, bere azken diskoan erakutsi duen moduan, Move On-A Sondheim Adventure, hain zuzen ere, Stephen Sondheim musikalen kanta-idazle eta musikagilearen omenezko lana.
 
Ron Carter (1932; Ferndale, Michigan) jazzaren historiako kontrabaxu-jotzaile handienetariko bat da. 2.500 grabaketa baino gehiagotan bere arrastoa utzi du eta baita bere profesionaltasun eta fidagarritasuna ere, zenbait belaunalditako musikarientzat jarraitu beharreko eredua bilakatu dela. Eric Dolphy eta Don Ellisekin batera abiatu zen musikaren munduan pasa den mendeko 60ko hamarkadan. Bere ibilbidea Miles Davisen boskote mitikoan finkatu zen eta, ordutik, hainbat artista ospetsurekin jardun da, adibidez, Gil Evans, Freddie Hubbard, Quincy Jones, Roberta Flack, Antonio Carlos Jobim, Herbie Hancock eta McCoy Tyner.
 
Talde Lehiaketa
 
Ohi bezala, Europako banda gazteen lana bultzatzea helburu duen Talde Lehiaketaren beste ekitaldi bat izango da Jazzaldian. Aurten, 15 herritako 64 taldek parte hartu dute aurreneko fasean eta, horien artean, honako lau hauek hautatu ditu epai-mahaiak finalerako: Víctor Jiménez & Friends (Espainia), Alex Monfort Trio (Frantzia), Emma Nagy Quintet (Hungaria) eta Michelangelo Sandroglio (Italia). Aukeratutako taldeak uztailaren 1etik 4ra arituko dira saio nagusien aurretik eta irabazleek 4.300 euroko saria jasoko dute. Halaber, zuzeneko diskoa grabatuko zaie. Bigarren saria, berriz,  1.800 eurokoa izango da eta bakarlaririk onenari emandakoa, 900 eurokoa.
Ron Carter eta Cyrille Aaimée Getxoko Jazzaldian arituko dira
Ron Carter eta Cyrille Aaimée Getxoko Jazzaldian arituko dira
Ron Carter eta Cyrille Aaimée Getxoko Jazzaldian arituko dira
Ron Carter eta Cyrille Aaimée Getxoko Jazzaldian arituko dira

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GETXO JAZZ
Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 45. edizioan generoaren nazioarteko figura handiak itzuliko dira osasun egoeraren normalizaz... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Jazzak 18 emanaldi hartuko ditu ekainaren 28tik uztailaren 2ra. Doako saioak Algortako Geltokia plazan izango dira eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Osasun-krisiaren ondoren, Getxo Jazzek normaltasuna berreskuratuko du 45. edizioan, nazioarteko artistak itzuliko baitira. Ek... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Michelangelo Scandroglio Quintet talde italiarrak irabazi du Getxoko 44. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Víctor Jimén... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Getxoko Kultur Exeak bertan behera utzi du aurtengo udako programazio guztia, Jazz eta Folk jaialdia, eta Komiki Azoka bezala... (gehiago irakurri)
Bill Frisellen berezko moldaerraztasunari esker, distira ematen du jazzari emanda dagoenean edo pop, country eta musika klasi... (gehiago irakurri)
Stacey Kent kantari estatubatuarrak entzuleak urtzen ditu jazz estandarreko interpretazio sentituekin, baina errepertorioan B... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago