Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak, Dantzertik, bere historiako bigarren promozioa hartuko du hurrengo ikasturtean. Izen emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 6ra arte eta eskari asko jasotzea espero dute bertako arduradunek . Erakundeko zuzendari Ekaitz Gonzalezen esanetan, “urtez urte eskola finkatzen eta masa kritiko handiagoa sortzen joango da”.
Lehen ikasturtearen balantzeari dagokionez, “oso positiboa” izan dela uste du Dantzertiko arduradunak. “Bai taldearen barne funtzionamenduari dagokionez eta bai ikasleek emandako jauzi koalitatiboari dagokionez”, azaldu du.
“Beste eredu pedagogiko batzuek ez bezala, praktikek pisu handia dute gurean eta ikasgaien ehuneko 70era iristen dira”, zehaztu du Gonzalezek. Formakuntza praktikoa eskola bisitatzen duten kanpoko profesionalen ‘master class’-ekin osatzen da. Orain arte maila handiko sortzaileak hartu ditu Dantzertik, hala nola, Andoni Aresti, Iratxe Ansa, Victoria Miranda, Karmele Aranburu, Jon Ugarriza y Paolo Mohovich