ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

BOROBIL TEATROA
Borobil Teatro: Roman eta Julieta
2019-11-13
Iñaki Rikartek idatzi du bera baino gazteagoa den emakumezko zaintzaile etorkinaz maitemintzen den agure bati buruzko istorio ausarta. Eduki sozial handiko antzezlana, Borobil Teatroren eskutik. José Ramón Soroiz, Tanya De La Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota eta Alazne Etxeberriarekin.

Euskal antzerkigintzaren ekosistemak Borobil Teatroa du bere sortze-ahalmen bikainaren erakusgarri nagusietakoa. Konpainia 2012. urtean sortu zen, Anartz Zuazua aktore eta autorearen bultzadaz. Geroztik, antzerki-hizkuntza fisikoa eta inprobisazio dosiak oinarritzat dituen ibilbidea osatu  du, zenbaitetan publiko helduari eta bestean haurrei zuzendutako lanak sortuz.

Umorez eta irudimenez beteriko lanak sortu ditu Borobil konpainiak: ‘Ali Baba eta 40 lapurrak’ (gizonezko aktorerik onenaren Feten Saria 2015. urtean), ‘On egin’, ‘Jokoz kanp’ eta ‘Gu’ antzezlanek osatzen dute bere katalogoa. Eduki sozial handiko gaiak jorratzen ditu, umoreari uko egin gabe.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Borobil Teatro konpainiak 'Ali Baba eta 40 lapurrak' ipuin klasikoa moldatu du, bost urtetik gorako ikusle guztientzat egokia... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Datorren apirilaren 18an, Durangok Tontolapiko Egunaren laugarren edizioa hartuko du, San Agustin Kulturguneak eta Turismo sailak antolatuta, Ganso & Cía-ren zuzendaritza artistikopean. (gehiago irakurri)
2025eko Antzerki Jardunaldiak otsailaren 25ean hasi, eta apirilaren 11n amaituko dira. Coliseoan, Hezkuntza Esparruan eta bai... (gehiago irakurri)
Loraldia festibalaren 11. edizioak euskal kulturaren epizentro bihurtuko du Bilbo martxoaren 10etik 30era bitartean. Bizkaiko... (gehiago irakurri)
Ekimen horren bitartez, Getxok tokiko musikari babesa eman dio eta musika taldeen lana ezagutaraztearen aldeko apustua egiten... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago